Arte[faktua] 3: Toti Martínez de Lezea, “Arbasoen ituna”, Asier Muniategi, “12etan bermuta” eta “Erotik”

 -Arte[faktua] 1: Toti Martínez de Lezea, Asier Muniategi –

Toti Martinez de Lezea idazle oparoa izango da datorren Artefaktuko gonbidatu nagusia. Larrabetzun bizi da Toti, eta Artefaktua bertara joan da plazaratu berri duen  “Arbasoen Ituna” lanaz eta  beste hainbat gaiez hitz egitera.

“Arbasoen Ituna”  VI. mendeko Herensugearen mendilerroan kokatzen da (Aralarren), tradizio eta antzinako sinesmenez jositako mendi inguruan, eta han topo egingo dugu, besteak beste, Amari, Intxixu eta Endara pertsonaiekin.   Eleberria egileak aurretik plazaratutako “Enda Lur” nobelaren jarraipena da, eta idazleak egin nahi dituen Endako Zazpi Mendi Sakratuetako bigarrena da.

Toti Martinez de Lezeak Asier Muniategi gonbidatuko du Artefaktura.  Muniategi, Totiren hurbilekoa izateaz gain, Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea da, eta gertutik ezagutzen ditu bai idazleak eta bai Euskal Herriko liburugintza.

Bestalde, Jon Martinez booktuberrak bere gomendioa egingo du, eta, Galdetegiaren atalean, Xabier Gantzarain eta Yurre Ugarte idazleek euren gustuko liburu eta egileen berri emango digute.

Nobedadeek eta pitxiek osatuko dute saioa.

Guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Klikatu ondorengo estekan bihar ikusgai izango denaren aurrerapena ikusteko:

Arte[faktua] 3: Toti Martínez de Lezea, "Arbasoen ituna", Asier Muniategi, "12etan bermuta" eta "Erotik"
Larunbateko saioaren aurrerapena

Ikusi hemen saioa osorik

gggggggggggghjArte[faktua] 1: Toti Martínez de Lezea, Asier Muniategi –
"12etan bermuta", Arbasoen ituna, Asier Muniategi, jon martinez, Toti Martinez de Lezea
Artefaktua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude