Arte[faktua] 25: Pako Sudupe, Idoia Arozena, Haizea Urkiola, Jon Abril, Fernando Morillo

Arte[faktua] 25: Pako Sudupe, Idoia Arozena, Haizea Urkiola, Jon Abril, Fernando Morillo –

“Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea” liburuaz hitz egitera etorriko da Arte[faktu]ra Pako Sudupe (Azkoitia, 1959). Euskal politikak XX. mendean izan zuen pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa izan zen Telesforo Monzon bergararra (1904-1981). Pako Sudupek dio ez duela hagiografia bat egin nahi izan; alderantziz, kritiko aritu dela, zorrotz Monzonen bizitzaren hainbat pasartetan, idatzitakoa, beti ere, dokumentutan oinarrituz. Gazterik EAJko bazkide egin eta buruzagietako bat izatera iritsi zen. Gerra Zibilaren garaiko Eusko Jaurlaritzan sailburu izan zen. Geroago, ETAko errefuxiatuekin harremanak egin, EAJtik urrundu, eta Herri Batasunako buruzagi karismatiko bihurtu zen. Euskal Ikasketetan doktorea da Pako Sudupe eta urteak daramatza euskal kultura ikertzen eta ezagutzera ematen. Aurkeztu berri digun lanak Telesforo Monzonen ibilbidea eta haren garaia ezagutzeko ez ezik, gauden lekura nola iritsi garen ulertzen ere laguntzen du.

Idoia Arozena editorea gonbidatu du Pako Sudupek Arte[faktu]ra. Arozenak erabaki zuen, Suduperen lana egitasmoa besterik ez zenean, Txertoa argitaletxean publikatzea. Liburu bihurtu baino lehen irakurtzen ditu idazleen lanak Idoia Arozenak, eta bere esku egoten da Txertoak inprimategira eraman ala ez.

Aste honetako Arte[faktu]ko Irakurlearen txokoan Maite Darcelesen “Bihotzean daramagun mundua” liburua gomendatuko digu Haizea Urkiola gidoigile donostiarrak.

Jon Abril kultur eragileak bere gustuko liburuen berri emango digu Apalategia sailean. Eta Galdetegian, berriro zein liburu irakurriko luketen azaldu digute Uxue Alberdi, Danele Sarriugarte eta Eneko Bidegain idazleek.

Fernando Morillo idazlea eta booktuberrak Libanoko Taleb Nasim pentsalariaren “Antifragil” liburuaz egin du bere booktubea. Nobedadeek, liburu-denden gomendioek, pitxiek eta epilogoak osatuko dute saioa.

Hau guztia,  larunbatean, 15:00etan, ETB1en

Arte[faktua] 25: Pako Sudupe, Idoia Arozena, Haizea Urkiola, Jon Abril, Fernando Morillo

Arte[faktua] 25: Pako Sudupe, Idoia Arozena, Haizea Urkiola, Jon Abril, Fernando Morillo
euskal literatura, literatura
Artefaktua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude