Arte[faktua] 22: Hiromi Yoshida, ‘Chuya Nakahara’, ‘Nagusia kanpoan bizi da’, Jose Luis Otamendi, Zeledon, ‘Memoria de mis putas tristes’, ‘Portbelloko Argazkia’

Arte[faktua] 22: Hiromi Yoshida –

Munduko txokorik ia urrutienean, Japonian,  bada gure herria, kultura eta literatura biziki maite dituen emakume bat. Hiromi Yoshida da bera. Egunotan Azpeitian dabil Hiromi, eta bertan egin dugu hitzordua Japoniako eta Euskal Herriko literaturaz solasteko. Ikasketaz hizkuntzalaria, Tokioko unibertsitatean irakaslea da  eta euskarazko klaseak ere ematen ditu bertan. Orain hiru urte euskaratik japonierara itzuli zuen ‘Linguae Vasconum Primitiae’, euskaraz inprimatutako lehen liburua. Oraindik orain, Nakahara idazle japoniarraren poema liburu bat itzuli du euskarara.

Hiromi Yoshidak gonbidatuta, Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarra ere izango dugu larunbateko Arte[faktua]n. Batez ere, poesian egin du Otamendik bere literatura ibilbidearen zatirik handiena. Euskara landu eta aberatsa izaki, Hiromik laguntza eskatu izan dio bere itzulpen lanetan.

Apalategia tartean, Gorka Ortiz de Urbina, Gasteizko Zeledonek, bere gustuko idazleak eta irakurgaiak zeintzuk diren azalduko digu.

Irakurlearen txokoan,  Garcia Marquez idazle kolonbiarraren  ‘Memoria de mis putas tristes’ eleberria gomendatu digu Koldo Aldalur lkazetariak.

Galdetegia sailera hiru idazle etorriko zaizkigu:  Xabier Gantzarain, Karlos Linazasoro eta Kattalin Miner.

Larunbatean, arratsaldeko hiruretan duzu  literaturarekin eta hainbat euskal  idazlerekin hitzordua ETB1eko Arte[faktua]n.

Arte[faktua] 22: Hiromi Yoshida

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Arte[faktua] 22: Hiromi Yoshida, ‘Chuya Nakahara’, ‘Nagusia kanpoan bizi da’, Jose Luis Otamendi, Zeledon, ‘Memoria de mis putas tristes’, ‘Portbelloko Argazkia’

Arte[faktua] literatur saioa ETBn