Arte[faktua] 20: Iñaki Irazu, “Errukiaren saria”, Jabier Muguruza, “Riquete el del Copete” eta “Nork hil du Andoni Egaña”

Arte[faktua] 20: Iñaki Irazu –

Iñaki Irazu, Bilbon bizi den Asteasuko idazlea da Artefaktuaren gonbidatu nagusia. Denboraldi honetako azken saioa den hau, Donostiako Urgull mendian grabatu da.

Bizitza osoa darama Iñakik  poesia idazten  baina oraintxe, 64 urterekin, plazaratu du bere lehen poema liburua: “Errukiaren saria”. Bere lan poetikoak eguneroko gauzez eta gaiez egindako kronikak dira, detaile batetik abiatu eta beti istorio bat kontatzen dute.

Iñaki Irazu, José Irazu “Bernardo Atxaga” idazle handiaren anaia da. Biek ekonomia ikasketak egin zituzten baina letren munduan murgildu dira beti.

Iñakik Bilbon bota zituen erroak duela 30 bat urte eta urte horietan euskara irakaslea izan da bertan.

Bere gonbidatua Jabier Muguruza musikari eta abeslaria da. 27 urte badira Jabierrek Iñakiren letrak musikatzen dituela. Guztira 35 letra musikatu dizkio. Azkena “Leiho bat zabalik” diskoan “Etxera iritsi” kantuaren letra Iñakirena da.

Galdetegian, Amaia Hennebutteren, Anjel Lertxundiren eta Maixa Zugastiren liburu kuttunenen berri jakingo dugu.

Irakurlearen atalean, Andoni Arantzegik… Amélie Nothomb-en “Riquete el del Copete” liburua gomendatuko du.

Aste honetako booktouberra Julen Telleria da. Gaztea eta ETBko kazetari eta aurkezleak “Nork hil du Andoni Egaña?” komikia izango du mintzagai.

Liburu denden gomendioek, asteroko nobedadeek, pitxiek eta Iñaki Irazuren epilogoak osatuko dute saioa.

Hau guztia,  larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Ikusi elkarrizketaren aurrerapena hemen:

Arte[faktua] 20: Iñaki Irazu, "Errukiaren saria", Jabier Muguruza, "Riquete el del Copete" eta "Nork hil du Andoni Egaña"
Iñaki Irazurekin izandako solasaldiaren aurrerapena
Ikusi saioa osorik hemen

Arte[faktua] 20: Iñaki Irazu, “Errukiaren saria”, Jabier Muguruza, “Riquete el del Copete” eta “Nork hil du Andoni Egaña”

Arte[faktua] literatur saioa ETBn