Arte[faktua] 18: Xabier Mendiguren, “Zu entzuteko gaude”, Alaine Agirre, “Neska bat leku inposiblean” eta “Honetara ezkero”

Arte[faktua] 18: Xabier Mendiguren –

Xabier Mendiguren Elizegi, idazle eta editore beasaindarra gonbidatu du Artefaktuak Ondarretako hondartzara, “Zu entzuteko gaude bere azken narrazio liburuaz hitz egiteko aitzakiarekin.

Liburuan hiru istorio kontatzen ditu. Oso ezberdinak badira ere, hiruretan oso presente daude giza harremanak, zaintza, ardurak hartzea eta besteen beharra bezalako gaiak.

Xabier Mendiguren Euskal Filologian eta Hispaniar Filologian lizentziaduna da. 80ko hamarkadan hasi zen idazten eta geroztik hainbat ipuin, narrazio, eleberri eta kronika idatzi ditu. Sarien artean, 1992an Espainiako Kritikaren Saria jaso zuen euskarazko narratibaren arloan.

Saiora gonbidatu duen pertsona Alaine Agirre idazle bermeotarra da. Haur eta gazte literaturako zenbait lan ondu eta gero, 2014an argitaratu zuen bere lehen eleberria, “Odol mamituak”, eta geroztik beste bi: “ X hil da” eta “Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama”.

Irakurlearen tartean, Aitziber Uriguen donostiarrak, Xabier Amurizaren “Neska bat leku inposiblean” gomendatuko du. Maixa Zugastik, Juanra Makusok eta Maddi Zubeldiak gustukoen dituzten liburuei buruz hitz egingo dute. Gaztea irratiko Jon Gotzonek beteko du booktouberraren tartea. Nobedadeek, liburu denden gomendioek eta Xabier Mendigurenen epilogoak osatuko dute aste honetako saioa. Hau guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Ikusi hemen saioaren aurrerapena:

Ikusi saioa osorik hemen

Arte[faktua] 18: Xabier Mendiguren, “Zu entzuteko gaude”, Alaine Agirre, “Neska bat leku inposiblean” eta “Honetara ezkero”

Arte[faktua] literatur saioa ETBn