Arte[faktua] 17: Maixa Zugasti, “L.A.A.”, “Ahotsak eta itzalak”, Iñaki Aldekoa, “Gu orduko hauek” eta “Krokodiloa ohe azpian”

Arte[faktua] 17: Maixa Zugasti –

Maixa Zugasti, Hernanin bizi den idazle eta irakasle tolosarra da aste honetako gonbidatu nagusia Artefaktua saioan. Bi nobela plazaratu ditu idazleak oso denbora gutxian. Lehena “L.A.A.” izenekoak, indarkeria matxista du ardatz. Donostian kokatuta dago eta benetako gertakari batean dago oinarritua. Zugastik Irun Hiriko Kutxa Literatur saria jaso zuen iaz nobela honengatik.

Bigarren lana “Ahotsak eta itzalak” 1.936ko gerraren ondorioak  jasan zituztenen ingurukoa da. Honetan ere, benetako gertakizunetatik abiatu da idazlea istorioa burutzeko. 10 urteko lan luzea izan da, irakaskuntzak eta bere semeak zaintzeak uztez zizkioten denbora libreetan idatzi baitu.

Bere gonbidatua, Iñaki Aldekoa, Erein argitaletxeko editorea da. Beretzako “aurkikuntza” bat izan da Maixa Zugasti ezagutu izana. Irakurlearen tartean, Ipar Alkain iruindarrak, Garazi Arrularen “Gu orduko hauek” liburua gomendatuko die liburuzaleei. Harkaitz Cano, Maddi Zubeldia eta Luis Garde idazleek, gustukoen dituzten liburuen aipamena egingo dute.

Uxue Castroman Igal eta Ane Aguirre García, Galdakaoko Elexalde Institutuko ikasleek “Krokodiloa ohe azpian”, Mariasun Landaren ipuinaz hitz egingo dute eurek egindako booktoubean. Hiru nobedaderen berri emango da eta Garoa, Elkar, Hitz eta Katakrak liburu-denden  gomendioak ere azalduko dira. Maixa Zugastiren epilogoak itxiko du saioa.

Hau guztia,  larunbatean, 11:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 17: Maixa Zugasti, "L.A.A.", "Ahotsak eta itzalak", Iñaki Aldekoa, "Gu orduko hauek" eta "Krokodiloa ohe azpian"

Ikusi saioa osorik hemen

Arte[faktua] 17: Maixa Zugasti, “L.A.A.”, “Ahotsak eta itzalak”, Iñaki Aldekoa, “Gu orduko hauek” eta “Krokodiloa ohe azpian”
Artefaktua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude