Arte[faktua] 153: ‘Krakovia’, Goizalde Landabasoren lehen eleberria, bizipenetik sortutako fikzioa

Arte[faktua] 153: ‘Krakovia’, Goizalde Landabaso – 

Goizalde Landabaso idazle deustuarra izango da larunbat honetako Arte[faktua] saioko gonbidatu nagusia. Landabasok Erein argitaletxearekin batera, lehen eleberria duen Krakovia plazaratu du non esperientzia pertsonal batetik abiatuta, ospitaleratuaren bizitza lehen pertsonan narratzen den. Krakovia liburuan deskribatzen den istorioak, zutabe gisa denboraren joan-etorria, isiltasunak, beldurrak, eta ospitalean presente egon arren zuzenean aipatzen ez den heriotzaren gaia izango ditu. Yolanda Mendiola aurkezlearekin Landabaso Bilboko BBK Kuna etxean bildu da horretaz guztiaz solastatzeko.

Landabasok elkarrizketaren hondarrera aspaldiko laguna duen Txani Rodriguez idazle eta kazetari laudiotarra gonbidatu du. Radio Euskadin lankideak izateaz gain, Rodriguez Krakoviaren eraikitze prozesuaren lehen lekukoa ere izan da. Rodriguezek plazaratutako azken nobela den Los últimos románticos (Seix Barral) 2021eko Gaztelaniazko Euskadi Literatur Saria irabazi du.

Bestalde, Iñaki Bastarrika Lazarretto Vecchio blogaren idazlearen ingurura hurbilduko gara bere Apalategian gordetzen dituen liburuez gehiago ezagutzeko asmoz.

Iñaki de Frutos irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako liburuaren gomendioa. Horretarako, Josemi Benitezek bere familiaren istorioari jarraituz osatutako Las casitas de hojalata (El Gallo de Oro) eleberri grafikoa aukeratu du.

Paule Azpitartek Galtzagorriren Booktuberboom leihaketan parte hartzeko erabili zuen bideoa izango da saio honetako @faktua atalean erakutsiko duguna, Miren Agur Meabe idazle lekeitiarraren Zer da, ba, maitasuna? eleberriari buruz egindakoa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en

Arte[faktua] 153: ‘Krakovia’, Goizalde Landabasoren lehen eleberria, bizipenetik sortutako fikzioa

Arte[faktua] 153: ‘Krakovia’, Goizalde Landabasoren lehen eleberria, bizipenetik sortutako fikzioa

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude