Arte[faktua] 145: Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi landa detektibearen azken entrega idatzi du, ‘Euri zitalari esker’

Arte[faktua] 145: Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi – 

Itxaro Borda idazle baionarra da aste honetako Arte[faktua] literatur saioko gonbidatu nagusia. Igeldoko Iturritxo Landetxean elkartu gara berarekin, Susa argitaletxearekin plazaratutako Euri zitalari esker eleberriaz solastatzeko. Amaia Ezpeldoi detektibe ‘rurala’ pertsonaia sentimentalaren azken entrega da Bordak idatzi duena, jakina den bezala erretiroa eman baitio landa eremuko ikertzaile baionarrari.

Bordaren literaturan ohikoak diren gaiak jorratzen dira honetan ere, hala, gorputza, sexualitatea, kultura, geografia eta hizkuntza. Ezpeldoi detektibe lesbianaren bidez, egileak, gure lurraldearen ikuspegi osoa eman nahi izan du, maila historikoan, geografikoan, soziosexualean, baita linguistikoan ere.

Liburua emakume baten ihesarekin hasten da alde batetik, eta Amaia Ezpeldoiren etxe-aldaketarekin bestetik. Ama baten deiak, alaba non dagoen aurkitzeko eskatuz, eragingo du Amaiaren abentura berri hau. Bertan, Ezpeldoiren bizitza profesionalean garrantzia izan duten pertsonaiak, kasuak eta gogoetak txirikordatu ditu Itxaro Bordak ohikoa duen ironia erabiliaz, eta euskal memoria kolektiboaren erradiografia bat osatu du 6 liburukitan.

Bilduma honetako beste aleak dira: Bakean utzi arte, 1994, Amorezko pena baño, 1996, Bizi nizano munduan, 1996 , Boga boga, 2012, Jalgi hadi plazara, 2007

Ainara Azpiazu ‘Axpi’ marrazkilaria eta Tupust! Euskal Herriko komikigileen kolektibo feministako kidea gonbidatu du Bordak elkarrizketara. Aspaldiko kideak izateaz gain, Bordaren liburu honen azalaren egilea da.

Profeten iruzurra opera prima kaleratu berri duen Amaiur Epher idazle baxenabartarra izango da, aste honetako Arte egileak tarteko protagonista.

Bestalde, irakurlearen atalean, David Grossmanen ‘La vida juega conmigo’ liburuaren gomendioa egingo digu Donostiako Koldo Mitxelena liburutegiko Elisabet Mas Elizondo liburuzainak.

Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, 12:55ean, ETB1en.

Arte[faktua] 145: Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi landa detektibearen azken entrega idatzi du, 'Euri zitalari esker'

Arte[faktua] 145: Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi landa detektibearen azken entrega idatzi du, ‘Euri zitalari esker’

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude