Arte[faktua] 142: ‘Bidea eta zauria. Sei poeta (2000-2019)’, euskal poeta gazteei buruzko poesia antologia

Arte[faktua] 142: Jon Kortazar ‘Bidea eta zauria. Sei poeta (2000-2019)’ – 

Jon Kortazar idazle, kritikari eta euskal literaturako katedraduna eta Paloma Rodriguez-Miñambres, poeta, filologo eta EHUko irakaslea izango ditugu aste honetan ‘Artefaktua’n. Biak ala biak EHUko LAIDA (Literatura eta Identitatea) ikerketa taldeko kide dira, eta euskal poeta gazteei buruzko poesia antologia atontzeko jaso zuten eskariaren emaitza da Balea Zuria argitaletxearekin elkarlanean plazaratu duten ‘Bidea eta Zauria. Sei poeta (2000-2019)’ izeneko antologia.

Badajozen argitaratzen den Suroeste aldizkaritik jaso zuten eskariak adin muga bat zekarren baldintza modura, 1980; berrogei urte dituzten euskal olerkari gazteen poemak behar zutela izan. Hala, antologiaren egileek 1980tik aurrera jaiotakoen artetik sei aukeratu dituzte. Prozesu hori guztia liburuan jaso dute, eta horretaz guztiaz solastatzeko Mungiako Udal liburutegian elkartuko da Yolanda Mendiola beraiekin.

‘Arte egileak’ atalean Eva Perez-Pons poeta gaztea pittin bat gehiago ezagutzeko aukera izango dugu.

Koro Irazoki beratarraren eskutik iritsiko da aste honetako liburuaren gomendioa. Virginia Gil Rodriguezen ‘La pintura de la voz’ liburua aukeratu du horretako.

Booktubea, aldiz, Alcoyko Yaiza Ferrerrek egina da. Ferrer Alacanteko Hizkuntza eskolako ikaslea da, eta Isabel Clara Simó idazlearen ‘Julia’ izeneko liburuaz hitz egingo digu.

Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.

Arte[faktua] 142: Jon Kortazar 'Bidea eta zauria. Sei poeta (2000-2019)' -  euskal poeta gazteei buruzko poesia antologia

Arte[faktua] 141: Alberto Barandiaran Amillano ‘Gurea falangista zen’

Arte[faktua] 142: Jon Kortazar ‘Bidea eta zauria. Sei poeta (2000-2019)’ –  euskal poeta gazteei buruzko poesia antologia

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude