Arte[faktua] 140: ‘Doneaneko alaba’, 36ko gerrak utzitako zauri batetik abiatutako eleberria

Arte[faktua] 140: ‘Doneaneko alaba’, Juan Kruz Igerabide –

Juan Kruz Igerabide idazle gipuzkoarra izango da larunbat honetan ‘Artefaktua’ko gonbidatu nagusia. Igerabidek ‘Doneaneko alaba’ izeneko eleberria plazaratu du Alberdania argitaletxearekin. Liburuari hasiera 36ko gerrak kakotutako trauma batek ematen badio ere, gaurdaino ekarri du kontakizuna egileak. Mitologia, literatura unibertsala eta zenbait belaunaldien bizitza txirikordatuz.

Alkizako Ur Mara Museoan elkartuko dira Juan Kruz Igerabide eta Yolanda Mendiola. Baita bertako sortzaile, euskal eskulturagile eta artista den Koldobika Jauregirekin ere. Jauregi eta Igerabideren arteko adiskidetasuna eta konplizitatea nabari geratu dira biak hala biak elkarrekin lan artistiko ugari jorratu dituztelako, literatura bere adiskidetasuna lotzen duen lokarriaren harietako bat izanik.

Bestalde, Emakume ahaztuak izeneko erreportaje-saileko beste txatal bat eskainiko dute, Letren bidaiak atalean, Afganistango emakume idazleengana hurbilduko dira Josune Muñozen eskutik, eta besteak beste, Fawzia Koofi jazarritako aktibistaren autobiografia ezagutaraziko dute: emakume hauek ahaztuak ez izateko konpromezuaren eredu.

Saioko atalei dagokienez, Inma Uranga beratarrak Toti Martínez de Lezea idazlearen ‘Hautsi da katea liburuaren gomendioa egingo du.

Eta amaitzeko, Gasteizko San Viator ikastetxeko Andrea Ruiz de Apodakak Unai Elorriagaren ‘SParako tranbia’ (elkar) liburuaren booktubea izango da ikusgai.

Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude