Arte[faktua] 137: Mikel Taberna ‘arkanbele kantak’ poema liburuaz, aste honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] 137: Mikel Taberna ‘arkanbele kantak’ –

Mikel Taberna poeta eta idazle lesakarra izango da larunbat honetan ‘Artefaktua’ saioko gonbidatu nagusia. ‘Arkanbele kantak’ poema liburua da plazaratu duen azken lana, Susa argitaletxearekin argitaratu duena.

Guretako bakoitzak du bere arkanbele kanta, baita Mikel Tabernak ere, eta bere poema liburu honetara ekarri ditu bereak, memoria pertsonaletik baino, begirada kolektibotik ondu dituen olerkietara. Berako herriko plazan elkartu dira Taberna eta Yolanda Mendiola.

Maider Iantzi, Garako kazetaria batuko da beste bien arteko solasaldira, liburuko poema bat gazterik hil zen haren osabari dedikatu diolako Tabernak, eta beste belaunaldi baten ordezkaritzat hartzen duelako, besteak beste.

Bestalde, Emakume ahaztuak erreportaje sailean (Letren bidaiak atalean), emakumezkoen 6.000 bat liburu gordetzen dituen liburutegi bat ezagutuko dugu, Josune Muñozen eskutik. Skolastika elkarteak Bilbon duen altxorra da, eta bertan jakingo dugu zer motatako oztopo gainditu behar izan duten emakume horiek liburuak guregana iritsi arte.

Aste honetako Irakurleak, Juan Lopez algortarrak,  Amets Arzallusen “Miñan” liburua gomendatuko digu. Eta horrekin batera, beste proposamen batzuk eskainiko ditugu “Booktubeak” eta “Nobedadeak” ataletan.

Hori guztia, larunbatean, arratsaldeko 12:55etan, ETB1en.

 

Arte[faktua] 137: Mikel Taberna ‘arkanbele kantak’ poema liburuaz, aste honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] literatur saioa ETBn