Arte[faktua] 136: Aiora Jaka, ‘Nirliit’ eleberriaren itzultzailea, aste honetako protagonista

Arte[faktua] 136: Aiora Jaka –

Aiora Jaka itzultzaile donostiarra elkarrizketatuko du Yolanda Mendiolak larunbat honetako ‘Artefaktua’n, euskarara ekarri duen azken lana dela-eta: Juliana Léveillé-Trudel idazle quebectarraren ‘Nirliit’ (Txalaparta). Eleberrian, esperientzia pertsonaletik abiatuta, inuit komunitateari mendebaldeko bizimodua inposatzean sortu zaizkion talkak eta zorigaitzak azaltzen ditu.

Yannick Bédard, Jakaren senarra, batuko da beste bien arteko solasaldira. Haurtzaroa inuiten artean pasatu zuen Bédardek, eta Aiorarekin bertara bizitzera bueltatu zen helduaroan. Urte horietan guztietan komunitateak bizi izandako aldaketaz arituko dira, besteak beste.

Saioko atalei dagokienez, Nerea Uriarte irakurle zarauztarrak Patxi Zubizarretaren ‘Eztia eta ozpina’ liburua gomendatuko digu.

Bestalde, Antton Luku idazle eta antzerkigilea hobeto ezagutzeko aukera izango dugu: Covidak ‘Libertitzeaz’ hitz egiteko modua aldatu al du?

Eta amaitzeko, Booktuberboom_+ V. edizioaren aurkezpen bideoa eskainiko du saioak.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.

Arte[faktua] 136: Aiora Jaka, ‘Nirliit’ eleberriaren itzultzailea, aste honetako protagonista

Arte[faktua] 136: Aiora Jaka, ‘Nirliit’ eleberriaren itzultzailea, aste honetako protagonista

Arte[faktua] literatur saioa ETBn