Arte[faktua] 128: Idoia Santamaria itzultzaile eta zuzentzailea, denboraldiko azken gonbidatua

Arte[faktua] 128: Idoia Santamaria –

Idoia Santamaria itzultzaile eta zuzentzaile donostiarra izango da denboraldiko azken gonbidatua ‘Artefaktua’n. Ingeborg Bachmann idazle austriarraren prosa euskaratzen lehena izan da Santamaria: ‘Aldibereko’, Igela eta Erein argitaletxeen eskutik. Itzulpengintzako Euskadi Saria eman zioten lan honengatik, epaimahaiak esan zuen moduan, “ezinezkoa egiten tematzeagatik”. Donostiako Gastronomiazko Euskal Anaiartean elkartuko gara berarekin.

Juan Garzia idazle eta itzultzailea batuko da Santamaria eta Yolanda Mendiolaren arteko elkarrizketara. Biak dira EIZIE Elkarteko kide, eta, beste batzuenaren artean, Garziaren laguntza jaso du Idoiak ‘Aldibereko’ liburuaren itzulpengintza prozesuan zehar. Itzultzaileen lanbideaz arituko dira biak, besteak beste.

Aste honetan, Goizane Aizpurua  poeta debarrak Irati Elorrietaren ‘Burbuilak’ liburua gomendatuko digu.

Bestalde, Julia Marin Arteaga irakasle eta itzultzaileak testu bat ahots goran irakurtzean kontuan hartu beharreko zenbait gakoz hitz egingo digu.

Gainera, Urretxun izango da Joseba Elorza, bertakoei irakurketaren inguruko zenbait galdera eginez: zientzia-fikzioa ala eleberri historikoa?

Hau guztia, eta saioa osatzen duten galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 128: Idoia Santamaria itzultzaile eta zuzentzailea, denboraldiko azken gonbidatua
Ikusi saioaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] 128: Idoia Santamaria itzultzaile eta zuzentzailea, denboraldiko azken gonbidatua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude