Arte[faktua] 122: Txomin Peillen ‘Minotauro’ eleberriaz, larunbat honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] 122: Txomin Peillen ‘Minotauro’ –

Txomin Peillen idazle paristarra izango da aste honetako gonbidatu nagusia ‘Artefaktua’ literatur saioan. ‘Minotauro’ (Alberdania) da bere azken eleberria, intzestua eta pedofilia gai nagusitzat dituena. Bortxatu duten neska batek bizi izan dezakeenaz eta izan dezakeen bilakaeraz hausnartzen du bertan. Baionako Iparraldeko Kontserbatorioan elkartuko da Yolanda Mendiolarekin.

Aste honetan, Mari Zeara irakurleak Juan Kruz Igerabideren ‘Begira, begira. Tradizioaren leihotik’ liburua gomendatuko digu.

Gainera, Irakurketa artea atalean, Aingeru Epaltzak ahots goran irakurri beharreko testu bat idazterako garaian kontuan hartu beharreko zenbait gako eskainiko dizkigu.

Bestalde, Lekeition izango da Joseba Elorza irakurketaren inguruko zenbait galderarekin: zein da gustuko duzun ipuina? Literaturan, fikzioa ala errealitatea?

Hau guztia, eta saioa osatzen duten galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 122: Txomin Peillen 'Minotauro' eleberriaz, larunbat honetako 'Artefaktua'n
Ikusi elkarrizketaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] 122: Txomin Peillen ‘Minotauro’ eleberriaz, larunbat honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] literatur saioa ETBn