Arte[faktua] 121: Irene Solà idazle kataluniarra, aste honetako protagonista

Arte[faktua] 121: Irene Solà – 

Irene Solà poeta, idazle eta artista katalana izango da aste honetako ‘Artefaktua’n protagonista. ‘Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak’ (Alberdania) da bere azken eleberria, lur eremu batean batzen diren ahal beste ahots biltzen dituena. Hainbat sari lortu ditu lanari esker, eta Joxan Elosegik ekarri du euskarara. Hernaniko Chillida-Lekun elkartuko dira Solà eta Yolanda Mendiola.

Berezia izango da aste honetan elkarrizketara batuko den bigarren gonbidatua. Kasu honetan, ez da idazlearen ezagun bat izango, honen lana ikaragarri gustatu zaion irakurlea baizik: Ainara Azpiazu Axpi marrazkilaria. Hori horrela, idazlea eta irakurlea aurrez aurre jarriko ditugu liburuaz hizketan.

Aste honetan, Liburu saltzaileak atalean, Donostiako Re-Read lowcost liburu-dendan izango gara, bertako Beatriz Moralekin solasean: dendaren sorrera, jarduteko modua, etab. azalduko dizkigu.

Gainera, Garazi Kamio artefaktu egilea zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango dugu: ‘Zein da gehien erabiltzen duzun hitza? Zerk haserretzen zaitu?’

Bestalde, Beñat Chavesek, Galtzagorriko 2020ko Booktuberboom lehiaketako publikoaren sariaren irabazleak, Suzzane Collinsen ‘Gose jokoak’ gomendatuko digu.

Hau guztia, eta saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 121: Irene Solà idazle kataluniarra, aste honetako protagonista
Ikusi elkarrizketaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] 121: Irene Solà idazle kataluniarra, aste honetako protagonista

Arte[faktua] literatur saioa ETBn