Arte[faktua] 119: Jon Gerediaga poeta bilbotarra, larunbat honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] 119: Jon Gerediaga  ‘Artefaktua’n –

Jon Gerediaga poeta eta antzerkigilea izango da Aste Santu ondorengo gure lehen gonbidatua. ‘Natura berriak’ poema liburua argitaratu du Pamiela etxearen eskutik. Lanak naturaren elementuen sorrera eta iraupenari buruzko gogoeta politiko-filosofikoa du gai nagusitzat. Bilboko Artxanda auzoko Artetxe hotelean elkartuko dira Yolanda Mendiola eta biak.

Iñigo Martinez filosofia irakaslea batuko da saioaren erdialdean elkarrizketara. Filosofiaz eta poesiaz asko aritzen dira Gerediaga eta Martinez, eta ‘Natura berriak’ liburuak bietatik duenez, horretaz arituko dira bi lagunak.

Aste honetan, Jose Mari Altzibar Irakurleak, Karmele Jaioren ‘Amaren eskuak’ liburua gomendatuko digu.

Bestalde, Irakurketa artea izeneko atalean, Itziar Gomez olerkariak poesia ozenki irakurtzerako orduan kontuan hartu beharreko zenbait gako eskainiko dizkigu.

Horretaz gain, Zuriñe Hidalgo abeslariak Katixa Agirreren ‘Amek ez dute’ liburuaz hitz egingo digu @faktua tartean.

Hau guztia, eta saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 119: Jon Gerediaga poeta bilbotarra, larunbat honetako 'Artefaktua'n
Ikusi saioaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] 119: Jon Gerediaga poeta bilbotarra, larunbat honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude