Arte[faktua] 118: Antxiñe Mendizabal idazle eta kazetaria, aste honetako elkarrizketatua

Arte[faktua] 118: Antxiñe Mendizabal – 

Antxiñe Mendizabal idazle eta kazetari zumarragarra izango da larunbat honetako gonbidatu nagusia ‘Artefaktua’ saioan. ‘Odolekoak’ da bere lehen eleberria, Elkar argitaletxearen eskutik kaleratua. Bertan, Iruñeko familia baten istorioa kontatzen du, belaunaldi desberdinetako hiru emakumeren bitartez. Zumarragako Antioko Baselizan elkartuko dira Mendizabal eta Yolanda Mendiola.

Pili Litago editore ohia batuko da solasaldira elkarrizketaren hondarrean. Antxiñeren laguna izateaz gain, urteetan lankide izan dira Elkar argitaletxean. Liburua amaitu bezain pronto, Litagori pasatu zion Antxiñek, berarentzat honen begirada garrantzitsua baita. Eleberriaz arituko dira, besteak beste.

Aste honetan, Liburu saltzaileak izeneko atalean, Lazkaoko Gerriko liburu denda ezagutuko dugu, bertako Joxepa Madariaga, Pili Alkaiaga eta Marian Arratibelen eskutik.

Bestalde, Ugaitz Agirre idazle usurbildarra zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango dugu Arte egileak tartean.

Horretaz gain, Joseba Elorza Asteasuko kaleetan barrena ibiliko da irakurketaren inguruko galdera sorta batekin: “Zein da zure idazlerik gustukoena? Zein da irakurtzeko ordurik aproposena?”

Hau guztia, eta saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Aste Santuan zehar geldialdi bat egin eta bi astez ez dugu saiorik izango. Datorren apirilaren 17an itzuliko gara betiko egun eta orduan. Bitartean, beti bezala, eitb.eus-en aurkituko gaituzue.

Arte[faktua] 118: Antxiñe Mendizabal idazle eta kazetaria, aste honetako elkarrizketatua
Ikusi saioaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] 118: Antxiñe Mendizabal idazle eta kazetaria, aste honetako elkarrizketatua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude