Arte[faktua] 113: Yurre Ugarte eta bere ‘Lilurabera’, larunbat honetako protagonistak

Arte[faktua] 113: Yurre Ugarte –

Yurre Ugarte idazle eta gidoigile tolosarra izango da gurean larunbat honetako ‘Artefaktua’n. ‘Lilurabera’ (Alberdania) da bere azken liburua, zortzi ipuin askez osatutakoa. Hauetako ia protagonista guztiak emakumeak eta artistak, sortzaileak dira. Beraien bitartez, pop kulturaz eta honek sortzen duen liluraz hausnartu du egileak liburuan zehar. Ugarte Irunen bizi da egun, eta bertako Olaberria auzoko Trinkete Borda jatetxean elkartuko da Yolanda Mendiolarekin.

Jorge Gimenez Bech idazle, itzultzaile eta Alberdaniako editorea batuko da Ugarte eta Mendiolaren arteko solasaldira. Berorrek egin ditu ‘Lilurabera’ liburuaren edizio lanak, beraz, prozesu horretaz eta Ugarteren idazketaz arituko dira, besteak beste.

Aste honetan, Irakurlea-ren atalean, Maddi Zubeldia idazleak Lucien Etxezaharretaren ‘Begira’ liburuaz hitz egingo digu.

Bestalde, Irakurketa artea tartean, Ainhoa Agirreazaldegi bertsolari elgetarrak, bertso bat ahots goraz irakurtzean kontuan hartu beharreko alderdiez hitz egin eta bertso bat eskainiko digu.

Horretaz gain, Olatz Oroz 2020ko Maria Markotegi Sarietako parte-hartzaileak, Agatha Christieren ‘Eta ez zen alerik ere geratu’ liburuaren gomendioa egingo digu.

Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Ikusi elkarrizketaren aurrerapena hemen
Arte[faktua] 113: Yurre Ugarte eta bere ‘Lilurabera’, larunbat honetako protagonistak

Arte[faktua] literatur saioa ETBn