Arte[faktua] 110: Cira Crespo historialaria eta Elena Ciordia ilustratzailea, larunbat honetako protagonistak

Arte[faktua] 110: Cira Crespo historialaria eta Elena Ciordia –

Cira Crespo historialaria eta Elena Ciordia ilustratzailea izango ditugu aste honetan ‘Artefaktua’n. ‘Baginen’ izeneko liburua kaleratu dute elkarlanean, Txalapartaren eskutik. Bertan, Euskal Herriko historia emakumeen bitartez kontatu dute. Argomaizko Paradorean elkartuko da Yolanda Mendiola beraiekin. Ciordiarekin hasiko da solasaldia, eta zertxobait geroago batuko da Crespo.

Aste honetan, Arte saltzaileak tartean, Gasteizko Zuloa Irudia liburu dendan izango gara, bertako Sara Eliasekin.

Bestalde, Irakurketa artea izenekoan, Pako Aristi idazleak irakurketaren inguruko zenbait gako emango dizkigu. Ondoren, Zestoako herritar batek Pakok berorri eskainitako poema bat irakurriko du.

Horretaz gain, Joseba Elorza Orioko kaleetan zehar ibiliko da literaturaren inguruko zenbait galderarekin.

Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 110: Cira Crespo historialaria eta Elena Ciordia ilustratzailea, larunbat honetako protagonistak

Arte[faktua] 110: Cira Crespo historialaria eta Elena Ciordia ilustratzailea, larunbat honetako protagonistak

Arte[faktua] literatur saioa ETBn