Arte[faktua] 109: Asel Luzarraga eta bere azken lana, larunbat honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] 109: Asel Luzarraga –

Asel Luzarraga idazle bizkaitarra izango dugu saioan larunbat honetako ‘Artefaktua’n. ‘Bahiketa’ Txalaparta argitaletxearen eskutik kaleratutako bere azken liburuaz arituko dira Luzarraga eta Yolanda Mendiola. Euskal Herritik ihesean Buenos Airesera joan eta bertan elkar ezagututako Edu marxista eta Matxin anarkista dira eleberriko protagonistak. Mundakako Portuondo auzoan elkartuko gara berarekin.

Kepa Luzarraga mundakarra ere izango dugu aste honetako saioan. Bi libururen egilea eta teknologiako irakaslea da eta, besteak beste, Aselekin izaten dituen literaturaren inguruko solasaldiez edota honen liburuaz duen iritziaz hitz egingo dugu berarekin.

Aste honetan, Irakurlearen tartean, Arantza Etxeberria elgoibartarrak, ‘Dendaostekoak’ liburuaren gomendioa eskainiko digu.

Bestalde, Arte egileak izeneko atalean, Juanra Makuso zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango dugu.

Horretaz gain, Olatz Salvador booktuberrak, Amets Arzallusen ‘Miñan’ liburuaz hitz egingo digu.

Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Ikusi elkarrizketaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] 109: Asel Luzarraga eta bere azken lana, larunbat honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] literatur saioa ETBn