Arte[faktua] 106: ‘Ibaiertzeko ipuina’, Oihane Amantegiren lehen literatur lana

Arte[faktua] 106: ‘Ibaiertzeko ipuina’, Oihane Amantegi –

Oihane Amantegi idazle, itzultzaile eta antropologo zornotzarra izango da larunbat honetako ‘Artefaktua’n protagonista. ‘Ibaiertzeko ipuina’ (Elkar) da bere lehen literatur lana, eta hau izango dute hizpide, besteak beste, Yolanda Mendiolak eta biek. Heriotza da kontakizuneko gai nagusia, ume baten ikuspuntutik kontatua. Zornotzako Ibarra landetxean egingo dugu hitzordua Amantegirekin.

Lara Izagirre zinegilea batuko da solasaldira elkarrizketaren hondarrean, betidaniko laguna baitu Amantegik. Honen liburuari buruz Izagirrek duen iritziaz edota zinemara eramango lukeen edo ez izango dute solasgai.

Aste honetan, Irakurlearen tartean, Ane Muruak Arantxa Urretabizkaiaren ‘3 Mariak’ liburua gomendatuko digu.

Bestalde, Edu Zelaieta Arte egilea gehiago ezagutzeko aukera izango dugu: gehien erabiltzen duen hitza, inoiz erabiliko ez lukeena…

Horretaz gain, Joseba Elorza Usurbilgo kaleetan ibiliko da bertakoei irakurketari buruzko ohitura eta zaletasunez galdezka.

Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 106: 'Ibaiertzeko ipuina', Oihane Amantegiren lehen literatur lana
Ikusi elkarrizketaren aurrerapena hemen
Arte[faktua] 106: ‘Ibaiertzeko ipuina’, Oihane Amantegiren lehen literatur lana

Arte[faktua] literatur saioa ETBn