Arte[faktua] 105: Eric Dicharry ‘Eros’ bere poesia liburuaz, larunbat honetako Artefaktuan
Arte[faktua] 105: Eric Dicharry ‘Eros’ –
Eric Dicharry idazle baionarra izango da larunbat honetako Artefaktuan protagonista. Bizitzan zehar, bi bider egon da amildegiaren ertzean, autobus istripu baten ondorioz, lehenengoan, eta ketamina gaindosiagatik, bigarrenean. Hortaz, drama pertsonalak hitz bihurtuz sortu du ‘Eros’ izeneko poema liburua, Pamielaren eskutik. Aitzakia honekin elkartuko dira Yolanda Mendiola eta Dicharry, Ziburuko ‘Arte bideak’ arte galerian.
Timberlake Wertenbaker idazle estatubatuarra ere izango da aste honetako saioan. Dicharryk duela hamabost urtetik ematen ditu euskara klaseak, eta duela lau urte ezagutu zuen estatubatuarra, baionarrarekin euskara ikasten hasi zenean. Ziburun bizi izan zen txikitan Wertenbaker, eta horregatik nahi izan du hizkuntza berreskuratu.
Aste honetan, Irakurlearen tartean, Carmen Gisasolak ‘Han ez banengo bezala’ lanaren gomendioa egingo digu.
Bestalde, Yoana Iturain yoga irakasleak bere liburu kutunen berri emango digu Apalategia atalean.
Horretaz gain, Joseba Elorza Zarauzko kaleetan ibiliko da literaturaren inguruko galdera sorta batekin.
Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.