Arte[faktua] 103: Alex Gurrutxaga eta bere ‘Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria’, aste honetako Artefaktuan

Arte[faktua] 103: Alex Gurrutxaga-

Alex Gurrutxaga idazle eta literatur kritikaria izango dugu gurean aste honetako Artefaktuan. ‘Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria’ saiakera liburua plazaratu du, beraz, hau izango duzu hizpide, besteak beste. Leteren inguruan egin zuen Gurrutxagak tesia Literaturan doktore izateko, eta hortik etorri da gero liburua.

Lourdes Otaegi euskal filologoa eta EHUko literatura irakaslea batuko da Yolanda Mendiola eta Gurrutxagaren arteko elkarrizketara. Azken honen tesiaren zuzendaria izan da Otaegi, beraz, zein hobe saiakera honen sortze prozesuaren inguruan hitz egiteko?

Aste honetan, Irakurlearen tartean, Maite Odriozolak Sergei Dovlatoven Maleta liburua gomendatuko digu.

Bestalde, Patxi Zubizarreta idazleak jende aurrean aritzerako orduan kontuan hartu beharreko zenbait gako eskainiko dizkigu Irakurketa artea atalean.

Horretaz gain, Joseba Elorza Gasteizko kaleetan ibiliko da bertako arte zaleen ohiturak ezagutzeko asmotan.

Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu denden gomendioekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 103: Alex Gurrutxaga eta bere 'Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria', aste honetako Artefaktuan
Ikusi saioaren aurrerapena hemen
Arte[faktua] 103: Alex Gurrutxaga eta bere ‘Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria’, aste honetako Artefaktuan

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude