Arte[faktua] 102: Kike Amonarriz, ‘Euskararen bidegurutzetik’ liburuaz, larunbat honetako Artefaktuan

Arte[faktua] 102: Kike Amonarriz –

Kike Amonarriz euskal filologoa izango dugu aste honetako saioko protagonista. ‘Euskararen bidegurutzetik’ lana argitaratu zuen iaz, Elkar argitaletxearen eskutik; urte hauetan guztietan gure hizkuntzaren inguruan egindako hausnarketa eta bildutako datu guztien inguruko lan dibulgatzailea. Atal honen bitartez, Artefaktuak Euskaraldiaren bigarren edizioarekin bat egingo du.

Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetaria eta Galtzaundi euskara taldeko zuzendaritza kidea batuko da Mendiola eta Amonarrizen arteko solasaldira. Azken urte hauetan euskararen inguruko kazetaritzan Kikek duen erreferenterik nagusiena da Goikoetxea. Euskararen egungo egoeraz arituko dira, besteak beste.

Aste honetan, Altsasuko Arkatz liburu dendan izango gara Arte saltzaileak atalean. Bertako Elena Aldasorok dendaren historiaz edota bere esperientziaz hitz egingo digu.

Bestalde, Joxean Agirre idazlea zertxobait gehiago ezagutzeko parada izango dugu Arte[egilea]k tartean.

Horretaz gain, Ane Beltran de Heredia 2020ko Maria Markotegi sarietako irabazleak ‘Nire aitaren fusila’ liburua gomendatuko digu.

Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Ikusi saioaren aurrerapena hemen
Arte[faktua] 102: Kike Amonarriz, ‘Euskararen bidegurutzetik’ liburuaz, larunbat honetako Artefaktuan

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude