Arkeologia, kosmetiko ekologikoak eta mugikorretarako aplikazioak Bizilaberen ekaineko tailer-eskaintzan

Arkeologia, kosmetiko ekologikoak eta mugikorretarako aplikazioak Bizilaberen ekaineko tailer-eskaintzan –

Arkeologia, kosmetiko ekologikoak eta mugikorretarako aplikazioak Bizilaberen ekaineko tailer-eskaintzan

Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egingo dute ekainaren 25-29 bitartean Bizilabe tailerretan. 12-17 urteko gazteentzako tailerrak Deustuko Udaltegian izango dira, Elhuyarrek sustatuta eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

3 tailer izango dira, eta, guztira, 66 gaztek bizi ahal izango dute ikerketa, aisiarekin uztartuz.

TAILERRAK
  • 1 tailerra (12-14 urte) Lurreko eta urpeko arkeologia: 22 leku
  • 2 tailerra (12-17 urte) Kosmetiko ekologikoak: 22 leku
  • 3 tailerra (12-17 urte) Mugikorretarako aplikazioak: 22 leku
DATAK eta ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, ekainaren 25etik 29ra
  • 1 tailerra: 15:30etatik 17:30etara
  • 2 tailerra: 9:00etatik 11:00etara
  • 3 tailerra: 11:30etatik 13:30etara

NON: DEUSTUKO UDALTEGIA (BIZILABE GUNEA) Lehendakari Agirre, 42

IZEN-EMATEA

Bilbon erroldatu egon behar da

Ordainketa

Kuota arrunta: 15 €/ tailer

Familia ugaria: 10 €/tailer

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €/tailer

Izena emateko epea: Maiatzaren 14tik ekainaren 19ra bitartean, lekuak bete arte

Izen-emateko formularioa eta argibide gehiago Bizilaben.

Arkeologia, kosmetiko ekologikoak eta mugikorretarako aplikazioak Bizilaberen ekaineko tailer-eskaintzan

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.