Zinema Euskaraz: Ardiak eta otsoak

Zinema Euskaraz: Ardiak eta otsoak

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenaren barruan, “Ardiak eta otsoak” filma estreinatuko da bihar euskaraz, maiatzaren 5ean, Euskal Herriko zenbait aretotan.

“Ardiak eta otsoak” 86 minutuko film errusiarra da, adin guztietako publikoarentzako egokia. Andrey Galat eta Maxim Volkov ditu zuzendari, eta Neil Landau, Maksim Sveshnikov eta Sugar Ikg gidoigile.

Hauxe du sinopsia:

“Urruneko lurralde magikoan, herri txiki eta ikusgarri batean, lasaitasun handiz bizi da artalde bat. Zoritxarrez, otso talde baten etorrerak etengo du artaldearen bizimodu lasaia. Otsoek heuren kanpalekua harkaitz hurbil baten magalean ezarriko dute. Euren arbasoen ohiturekin jarraituz, otso taldeko buruak, Magrak, bere oinordekoa aukeratuko du ardiak bere bizilekutik botatzen dituzten otsoen artean.

Ragear anker eta boteretsua izango da hautagaietako bat, eta hari aurre egiteko ausartzen den Gris otsoa izango da, bestea. Taldeak otso kuttuna du, baina gogokoena izanagatik ere hanka sartze handiak egiten ditu. Grisek, ordea, otsoen liderra izan nahi du, eta bide batez, Biancaren maitasuna lortu. Basoan barneratuko da, untxi ijitoen kanpalekuraino. Bertan Mamik, untxien aztiak, transmutazioaren edabea emango dio. Otsoen kobazulora bueltatzen denean, zerbait arraroa sumatuko du: otsoa ardi bihurtu da!”.

.

Zinema aretoak

Estreinaldia ondorengo zinema aretoetan egingo da:

  • Zinema Euskaraz: Ardiak eta otsoakBilboko Multietan.
  • Getxo Zineman.
  • Gasteizko Floridan.
  • Donostiako Antiguo Berrin.
  • Errenteriako Niessenen.
  • Eibarko Coliseon.
  • Durangoko Zugazan.

Eta laster, beste hauetan ere proiektatuko da:

  • Zumarragako Zelai Ariztin.
  • Beasaingo Usurben.
  • Galdakaoko Torrezabalen.
  • Mungiako Torrebillelan.
  • Derioko Gurean.
  • Azkoitiako Baztartxon.
  • Azpeitiako Soreasun.
  • Muskizeko Meatzarin.
Zinema Euskaraz: Ardiak eta otsoak

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

3 pentsamendu “Zinema Euskaraz: Ardiak eta otsoak”-ri buruz