Anjel Lertxundi idazlea, Espainiako Saiakera Saria

Anjel Lertxundi idazlea, Espainiako Saiakera Saria –

Anjel Lertxundi idazlea, Espainiako Saiakera Saria

Espainiako Kultura Ministerioak urtero ematen duen saria lortu du Anjel Lertxundi idazle oriotarrak 2009an argitaratutako “Eskarmentuaren paperak” lanarekin. Espainiako Estatuan argitaratutako saiakerarik onena izan dela erabaki du epaimahaiak.

Albisteak ezustean harrapatu duela esan du idazleak “Ez nuen uste Espainiako Literatura Saria irabaziko nuenik, gutxiago saiakera sailean”, esan du Lertxundik, izan ere, liburu hori bere ohiko lanengatik “oso urruti dago”. Idazle baten liburua baino gehiago, irakurle baten liburua izatea nahi zuela, gaineratu du. Eta saria ibilbide osoaren aitortza balitz bezala jaso duela esan ere.

1994an Narratiba sailean izan zen finalista Espainiako Literatura Sarian, Otto Pette eleberriari esker. Eta 1999an Euskadi Saria ere jaso zuen.

“Hitz beste” izeneko blog pertsonala dauka Berria.inforen webgunean. Blog horretan, Anjel Lertxundik argitaratzen du egunero Berria egunkarian idazten duen zutabea, Hitz beste, baina blogean idazleak atal bat gehitzen dio zutabeari, post scriptum bat, eta hor Lertxundik azatzen du nola idatzi duen zutabe bakoitza, zergatik aukeratu dituen hitz edo adierazpide batzuk eta ez besteak, alegia, azaltzen ditu bere idazkuntzaren nondik norakoak.

Irudia | Anjel Lertxundi | erabili.com | Creative Commons By SA
Anjel Lertxundi idazlea, Espainiako Saiakera Saria

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

2 pentsamendu “Anjel Lertxundi idazlea, Espainiako Saiakera Saria”-ri buruz