Anatomia hiztegia (1)

Anatomiako Hiztegia (1)

Goiatz Labandibar [@goiatzL]

BARRABILAK:

HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOAK:

Anatomiako Hiztegia (1)1) iz. Gizonezkoaren eta oro har ugaztunen bi testikuluetako bakoitza.

2) Gizakiagan eta ugaztun gehienetan jaio aurretik barrunbe abdominalean garatzen dira, baina jaio aurreko unean edo jaio eta handik gutxira jaisten dira eskroto edo barrabilak biltzen dituen zorro-antzekora. Indibiduo helduengan, luzean 4-5 cm inguruko arrautzaantzeko masa da eta albuginea izeneko mintzez estalia dago. Barrabil bakoitza kiribilean bilduta dauden milaka tubulu seminiferoz osatua dago; tubuluak epitelio germinalaz inguraturik daude eta epitelio horretan daude espermatozoide bilakatuko diren nukleo handidun zelulak. Tubulu hauen artean zelula interstizialak daude eta zelula horiek sexuhormona maskulinoak (testosterona bereziki) jariatzen dituzte. Tubulu seminifero bakoitzaren muturrean beste hodi fin bat, eferentea izenekoa, dago eta honen bidez epididimoarekin konektatzen du; bertan depositatzen dira espermatozoideak. Epididimo bakoitzetik ateratzen den hodi deferentea izenekoak barrabil bakoitza barrunbe abdominal, gernumaskuri eta zakilarekin komunikatzen du. Bi funtzio ditu, beraz, barrabilak: ugalketarako dena bata (espermatozoideak sortzea) eta endokrinoa bestea (sexu-hormona maskulinoak jariatzea).                                     

KALE HIZTEGIA: Arrautzak. Edo koskobiloak. Edo potroak. Edo testikuluak. Edo koskoilak.

KURIOSITATEAK: Australiako aborigenen hizkuntzan “erreka bat igarotzen da inguruan” esan nahi omen du barrabill-ek.

HIZTEGI POETIKOA: Karlos Argiñanok errezeta batean, arrautza-loreak izendatutako horien antza dute barrabilek. Arrautza-loreak. Edo Izarok Tu escala de grises abestian hain gozo izendatutako eztiaren fabrikarena. Lore eta erle.

Erle lanak egiten dituen ahoa –edo eskuak- fabrikara hurbiltzen da, ezti bihurtzeko polen bila, eta barrabila inguratuz eta zupatuz hustutzen du elikatzeko hain beharrezkoa duen polen eta nektarrez. Erle-lana da –eta batzuetan txingurriena ere izan liteke- barrabilak goxo miazkatzea, goxo tiratzea azaletik, goxo-goxo-goxo… arrautza-loreetako ezti guztia atera arte.  

 

Irakur iruzkin osoa Kaixomaitia.eus-en blogean >>

Argazkia: “Penis” Espen Sunve-rena hemendik hartua

Anatomiako Hiztegia (1)