Amuriza ala Sarriegi?
Amurizaren alde:
- Bertsozalea harritu du. Gehienek txapelketa honetara arte ez zuten kantuan entzun eta sorpresa izan da horientzat.
- Ondo eta oso ondo kantatu du Gernikako kartzelako saiora arte.
- Finalerdietako saio bat irabazi zuen Gasteizen.
- Kantatu beharrekoak kantatu ditu eta besteek berak baino meritu gehiago egin beharko dituzte kantatzeko.
Sarriegiren alde:
- Gainerakoen emaitzak jakinda abestuko du. (Baina horrek ere presioa ekar diezaioke).
- Bertsolari erregularra da. Gipuzkoako Txapelketan ofizio handikoa dela erakutsi zuen.
- 635 puntu (bakarrik) behar ditu Miren Amurizaren aurretik geratzeko (650 Sustrairen aurretik geratzeko). Unai Iturriagak, Sustrai Colinak eta Igor Elortzak besterik ez dituzte baina lehen finalerdietako puntuaketak hobetu. Gainerakoak lehen saioaren azpitik ibili dira. Bigarren itzulian puntuak oso garesti daude.
- Errekurtsodun bertsolaria da eta kanturako lagun onak izango ditu Donostiako belodromoan.
Alberdiren alde:
- Irabazteko asko du eta galtzeko gutxi.
- Saio oso ona (eta puntuatua) egin beharko luke sartzeko. 650 puntu inguru behar ditu Miren Amuriza gainditzeko. Eta bigarren itzulirako puntu asko dira horiek.
- Uxuek, jartzen denean, bertsokera aberatsa eta ederra du ordea. Belodromoak lagundu edo ito egingo duen ikusteke dago.
Estiballesen alde:
- Bertsolari diferentea da. Irteera bereziak ditu eta agian bigarren itzuli honetako ariketek lagun diezaiokete sorpresa ematen. Sorpresarik ezean ez baita BECen izango.
Baina, hau gertatuko balitz ere, gauza asko ari naiz jakintzat ematen: Sustrai Colina barruan jartzen du, eta ez du lekua ez du seguru. Eta Maialen Lujanbio eta Jon Maia ere BECen jartzen ditut, Belodromoan kantatu gabe dauden arren.
Hemen iragarri bezala Sarriegi eta Amurizaren artean egongo da apustua? Txapelketaren ikurrak erakutsi bezala sorpresaz beteriko errusiar mendia da hau.
Irudia | Miren Amuriza ala Aitor Sarriegi | Txapelketa Nagusia | LGPL