Amets Arzallus Pasapalabran

Amets Arzallus Pasapalabran

Algortak ez ditu baldintzak beteko, seguraski, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzeko baldintzak; ez delako udalerri Getxoko inperialismoaren erruz, eta noski, gaztelania nagusi den plaza delako. Baina euskalgintza indartsu baten lekuko dugu, baita bertsolari ugari emandakoa ere. Algortako Bertso Eskolaren arabera “Uribe Kostako bertso-tradizioa ez zen hasi Algortako Bertsolari Eskolarekin. Esan daiteke ALBErekin birsortu egin zela, baina XX. mende hasieratik bertatik baziren bertsolari errimeak gure eskualdean: Luis Llona, Florentzio Zarraga Plantatxu, Pedro Kastresana Kastra, Asensio Bidaurrazaga Errotari, Patxo Abarrategi Pastore, Korbera, Bittor Bilbao Kaminero… Euren artean Asensio Bidaurrazaga getxoztarra izan zen txapelketetan gehien nabarmendu zena. Garai hari buruzko informazio luze eta zabala Fredi Paiak 2013an argitaratutako Uribe Kostako bertsolaritza (1900-1980) liburuan dago. Argitalpen eder bezain mamitsu horren bitartez Fredik, aurretik Josu Landetak eta Joseba Santxok hasitako biltze-lanari taiuzko errematea eman zion”.

Amets Arzallus PasapalabranJakin badakigu Hego Euskal Herrian gehien ikusten den telebista katea dela Telecinco; eztabaida da ea kate hori ikusteak bihurtzen gaituen horrelako jendarte, edo horrelako jendartea garelako ikusten dugun kate hori; beno, edo bi gauzak. Kate horretan bada sona handia lortu duen lehiaketa, Pasapalabra, eta bereziki gaztelaniazko alfabetoaren hizki guztiak biltzen dituen uztaiaren froga.

Andoni Egaña bertsolari ona denik ezin da ukatu, nola ba; baina gai jartzaile lanetan ere ez dela makala erakusten digu bideo honetan. Bertsolaritzarekin lotutako galdera uztai bat planteatzen dio Amets Arzallusi, eta ez pentsa hendaiarra kikiltzen denik.

Bidenabar, bertsolaritzaren inguruko hainbat daturen berri izan nahi baduzue bertso bitartez, ikusi bideoa; eta zorionak ALBE-ri!

Amets Arzallus Pasapalabran