Amaiurko gazteluaren hartzeari buruzko Asiskoren komikia

Amaiurko gazteluaren hartzeari buruzko Asiskoren komikia –

E-gorblogetik jasoa.

“Amaiur! Libera State”, Amaiurko gazteluaren hartzeari buruzko Asiskoren komikia.

Amaiur Gaztelu Elkarteak, Herrimak, Gure Berriak-ek eta Erroak atera dute gertakariaren 500. urteurrenean

Amaiurko gazteluaren hartzeari buruzko Asiskoren komikia
Irudia: Asisko.

Gaztelak 1512an Nafarroako Erresuma konkistatu ondoren, berau askatu eta berreskuratu zen, apurka-apurka berriz ere galtzen joateko eta 1522ko Amaiurko gazteluaren erorketaren ondoren Nafarroa Beherean soilik mantentzeko. Bada, berebiziko garrantzizko 10 urte horietako gertaerak eta, bereziki, Amaiurko gazteluaren hartzea kontatzen dira Amaiur! Libera State komikian.

Komikia Amaiur Gaztelu Elkarteak, Herrima eta Erroa argitaletxeek eta Gure Berriak komunikabideak atera dute elkarlanean gertakari esanguratsu eta ezagun hura izan zenetik 500 urte bete diren honetan. Egilea Asisko Urmeneta dugu, gure herriaren historia ederto ezagutzen duen eta komikiaren bidez ezagutarazteko lan handia egiten duen egilea (GartxotAztihitza – Xahoren biografikoa1620 Nafarroa BeheregainaSugarren mendeBasolatik berri onik ez…). Komiki honek ere, zalantzarik gabe, ekarpen ezinbestekoa egiten du zeregin beharrezko horretan.

 

...

“Amaiur! Libera State”

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude