Alvarez Rabo euskaraz

Ezagutzen ez duenarentzat esan dezadan Alvarez Rabo dela komigintzak eman duen artista handienetako bat. Duela hiruzpalu urte , ordea, suizidatu egin zen komikigile bezala, baina ez dauzkagu ahazteko TMO, El Vibora eta abarretan egin zituen lanak. Ez eta sexuari buruzko bere lanak (POR QUÉ A LAS MUJERES NO LES GUSTA FOLLAR eta antzekoak) eta, azken albuma (oraingoz), METAMORFOSIS, Kafkaren lanean oinarritutakoa. Alvarez Rabok ez du kupidarik inorekin, eta beti zipriztintzen ditu bazterrak. Horregatik proposatu nion broma handi bat, blog honetan bertan egiteko: berpiztu egingo zen, eta euskaraz, gainera. Neuk egingo nion gidoia, ezen, gezurra badirudi ere lagun maiteak gara, biok ala biok, geure etxean janda dago, haren marrazkiak ditugu ondo gordeta umeek ikus ez ditzaten, eta abar eta abar. Banekien bazterren batetik irten eta zaplasteko bat emango zidala. Eman ere eman dit sekulakoa, gaur jaso dut haren lana. Bere estilorik zintzoenean egin dit kaso. Bera beti agertzen da El Corte Ingleseko saltzailearen paperean, neu naiz harengana doan artaburua.

rabo1.jpg

rabo2.jpg

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

4 pentsamendu “Alvarez Rabo euskaraz”-ri buruz

  • Jojojo, ze onaaaa
    Aze parrak
    Joe, azken binetekin ze deskojonoa

  • alua da benetan Alvarez Rabo, ordaina eskatu baitit: bere arte katalogo baterako idazteko (bere bigarren bizitzan sekulako artista plastikoa baita, komikiarekin zerikusirik ez daukana. Alemanian saltzen du, batez ere). Ez naizela gauza erantzun diodanean, bera ere ez zela gauza binetak egiteko erantzun, hilda zegoela, beraz, hobe dudala pentsatzen eta irakurtzen hastea, baina berak eskatutakoa ondo egitea baino beste erremediorik ez dudala.

  • Ba nik esango niokek bere ama putissimak egin diezaiola testu hori, askoz hobeto aterako dela eta. Kar, kar, kar.

    Barkatu, argi zagok ez dela gauza bera, saiatuta ere ezin naizela Alvarez Raboren mailara iritsi.

  • Hasier Etxeberria

    […] Alua mundua izeneko blog honetan ibili bazarete inoiz, honez gero jakingo duzue zein lagun txarrak ditugun bertan. Álvarez Rabo jauna dugu guztien artean aluena. El Víbora, TMEO eta antzeko aldizkarietan argitaratuagatik, komikigile bezala hilda zegoen aspaldi, euskaraz berpiz zedin eskatu genionean. Eta berpiztu berpiztu zen, geuri egiteko trastada. Orain blog bat egiten laguntzeko eskatu digu  egindako gaiztakeria haren ordainetan, eta, nola ez ba, lagundu egin diogu bere bloga sortzen. Lagunen lagun gara gu, batez ere. Berak ezetz dioen arren, ordaindu diogu zorra, beraz. Alabaina, ez du interneteko airean asko iraungo haren lanak. Aurki kenduko dute dagoen tokitik, eskandalua eta zirikatze sexuala baitu helburu Rabok eta, ez dirudien arren, blogen munduan zentsura handia baitago egon, batez ere erabili dugun BLOGGER amerikarrean. Bien bitartean, nire aholkua har ezazue kontutan: mesedez eta faborez ez zaitezte sartu haren blogean. Damutuko zarete benetan. Gainera, ez dago euskaraz. Jasanezina da Rabo jauna: telefono-erantzungailuan neukan gaur haren ahotsa: cojones, pon este cacharro en castellano, que no te entiendo nada, zioen Madriletik. Esan diot bera ez dela hipermodernoa, ez dakiela zer esaten duen Lipovetsky jaunak. Sustariak behar direla gaur, nor izateko. Erantzun dit, berak ez duela jogurt errusiarrik maite. Eta klik, egin du telefonoak, hariaren beste aldean. zabaldubildudel.icio.us […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude