[Zinema Euskaraz] Alfonbra magikoa

[Zinema Euskaraz] Alfonbra magikoa –

Zinema Euskaraz programak “Alfonbra magikoa” aurkezten du, gaurtik aurrera Hego Euskal Herriko zinema aretoetan ikusgai dena, euskaraz.

“Alfombra Magikoa filmak Hodja-ren, mundua ezagutu nahi duen haur ameslariaren, istorioa kontatzen du. Hori ez dator bat bere aitak gauzak ikusteko duen moduarekin; izan ere, aita behin eta berriz ahaleginduko da haurra etxean gera dadin eta jostundegiaz ardura dadin. Hodja-k aukera bikaina izango du merkatari batek alfonbra hegalaria eskaintzen dionean, haren biloba txikia, Diamante, Sultanen hiri handitik ekartzearen truke. Hori bai, Sultanek hegazkin hegalaria nahiko du beste edozer gauzaren gainetik eta gauzak zail jarriko dizkio Hodja txikiari”.

Hodja from Pjort (1970) haurrentzako liburuan oinarrituta dago filma, eta publiko familiarrarentzako animaziozko filma da. Ole Lund Kirkegaard egile daniarrak idatzi zuen liburua, eta Karsten Kiilerich-ek (“Banpiro txikia”) zuzendu du filma.

Areto hauetan estreinatuko da Alfonbra Magikoa gaurtik aurrera:

  • Florida (Gasteiz)
  • [Zinema Euskaraz] Alfonbra magikoaGolem La Morea (Iruñea)
  • Golem Alhondiga (Bilbo)
  • Multicines 7 (Bilbo)
  • Getxo Zinemak (Getxo)
  • Antiguo Berri (Donostia)

.

  • Los Llanos (Lizarra), apirilak 6
  • Lazkao kultur Aretoa (Lazkao), apirilak 13
  • Coliseo Antzokia (Eibar), apirilak 13
  • Urduliz Aretoa (Urduliz), apirilak 13
  • Zalla Zine-Antzokia (Zalla), apirilak 13
  • Usurbe Antzokia (Beasain), apirilak 18
  • Gurea Aretoa (Derio), apirilak 20
  • Zelai Arizti (Zumarraga), apirilak 21
  • Baztartxo Antzokia (Azkoitia), apirilak 21
  • Fides Norte Kultura Gela (Getxo), apirilak 26

.

Apustua sendotu

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Zineuskadiren bidez, EZAE aretoen sarearekin elkarlanean eta Hiru 3 Umeak katearen laguntzarekin bultzatzen duen programari esker, Euskadiko eta Nafarroako pantailetan urte osoan zehar nazioarteko filmez euskaraz gozatzeko aukera izango da.

Zinema Euskaraz programak familia osoarentzako zinemaren aldeko apustua sendotuko du euskaraz egingo dituen hurrengo estreinaldi komertzialekin.

Apirilaren 26an “Terra Willy” estreinatuko da, hori ere haurrei zuzenduta. “Willy espazioko misio batean gurasoekin bidaian doan mutikoa da. Istripu bat dela eta espazio-ontzia suntsitzen denean, Willy larrialdiko kapsula batean espazio-ontzitik atera eta gurasoengandik aldenduko da eta aztertu gabeko planeta basati batean hartuko du lur. Buck izeneko bizirauteko robotarekin eta bere lagun estralurtar berriarekin, Flash-ekin, batera, Willy berriro gurasoekin elkartzeko moduaren bila hasiko da mundu berri zirraragarri horren sekretuak ezagutzen dituen bitartean”.

Denboraldiko estreinaldirik desiratuenetako bat Pokemon filma izango da : “Pikatxu Detektibea”. Estreinaldi komertziala, euskaraz, maiatzaren 10erako dago aurrez ikusita. “Pikatxu asko aldatu da akzio errealeko lehen filmetik. Hala eta guztiz ere, eta orain Pika-pika esaten ez duen arren, zaletu guztiei hainbeste gustatzen zaien karraskari hori alaia izaten jarraitzen du”.

[Zinema Euskaraz] Alfonbra magikoa [Zinema Euskaraz] Alfonbra magikoa

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.