Alardearen seme-alabak [trailerra+]

Alardearen seme-alabak [trailerra+] –

alardearen seme-alabak zuzeuEmakumeek Irungo eta Hondarribiko alardeetan parte hartzearen alde eta kontra daudenen sentimenduak dira film honen ardatza. Festak egun bat irauten du bi herrietan. Egun hori osorik erabiliko dugu gure historia kontatzeko. Lehenengo zatian, Alardea zer den ikusiko dugu, hasiera-hasieratik; haren historia, eszenaratzea, osaketa eta ezaugarriak. Bigarren zatian, gatazkaren hasieraz hitz egingo dugu, eta lehenengo urteetan, 90eko hamarkadan, izandako bilakaeraz. Hirugarren zatian, gaur egungo egoera aztertuko dugu, 2011 eta 2012koa, eta festaren orainari eta etorkizunari buruzko gogoeta egingo dugu.

ALARDEAREN SEME-ALABAK EUSKERAZ [Trailer ofiziala vimeo]

Jone Karres Soziologian, Ikus-entzunezko Hedabideen eta Artearen Zientziatan, eta Alemaniako Literaturan lizentziatu zen, Konstantzako Unibertsitatean. Zinema-kritikari gisa egiten du lan nazioarteko prentsan eta FIPRESCIko kide da. Alardearen seme-alabak da bere lehenengo filma. Eneko Olasagasti Informazioaren Zientziatan lizentziatu zen, EHUn. Bi film luze zuzendu ditu Carlos Zabalarekin batera, Maité (1994) eta Sí, quiero (1998), eta Barrura begiratzeko leihoak (2012) dokumentala beste lau zuzendarirekin batera. Zuzendari Eneko Olasagasti, Jone Karres Gidoia, Orreaga Producciones S.L. Orreaga Filmak, argazkia Pablo Astrain, muntaketa Asier Pujol, musika Javier Asín.

Alardeen gatazkaren arrazoia sakonean aztertuta

ALARDEAREN SEME ALABAK

Jone Karres Alemaniako Unibertsitatean hasi zen tradizio, festa eta identitate gaiak garatzen. Bueltatu zenean, prentsa bitartez alardeek sortzen zituzten gatazken berri izan zuen. Hondarribia eta Irunera alardeak ikustera joan ondoren, gaiari buruzko ikerketa antropologiko batzuk aurkitu zituen eta Eneko Olasagastirekin harremanetan jarri zen.

Enekori aspalditik interesatzen zitzaion gaia eta buru belarri murgildu zen bera ere proiektuan. Honela jaio zen Alardearen seme-alabak. Hondarribiako eta Irungo alardeen iragana eta oraina jorratu ditu filmak pertsonen sentipenetatik abiatuta. Horiek esandakoak adituta, eta bi herrietako alardeak bertatik bertara biziz. Gero, ibilbide historiko bat egin du filmak 1996 eta 2000 arteko gertakariekin, “batez ere, tarte horretan finkatzen delako gero etorriko dena”. Pelikularen azken herenean, berriz, gaur egungo egoeraren berri ematen du. Emakumeak parte hartzearen aldeko eta aurkako ideiak bildu dituzte, “alarde tradizionalaren aldekoak ordea, gutxiago parte hartu dute, ez zuten nahi. Horrek ere, panorama nola dagoen erakusten du, inkomunikazioa azpimarratzen du. Hedabideek ere ez zuten asko lagundu, haiek argazki biolentoaren bila aritu ziren eta ez zuten arazoa sakonean aztertzen”, dio Jonek.

Alardearen seme-alabak

Dokumentala Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian estreinatu zen eta era guztietako erantzunak jaso dituzte bi egileek: “Batzuek eskerrak eman dizkigute, baina kanpotarrak garela ere leporatu digute beste batzuek. Guk, gaia gizarte osoaren patrimonioa dela uste dugu, hainbat herrietako festetan gertatzen den gatazka baitugu berdintasunarena. Tradizioaren inguruan sortzen den kontraesan hori gai unibertsala da. Pozgarriena kazetari batek esandakoa izan zen, behingoz gatazkaren gorabeherak ulertzen zituela. Aurrera pauso nabarmena iruditzen zait, gaia ulertu eta ideia desberdinak dituztenen artean nolabaiteko enpatia bat sortaraztea. Alde batekoen eta bestekoen sentimendua festarekiko berdina da eta mundu guztiak sufritu du. Ea behintzat bestearen mina ulertuta, zerbait aldatu daitekeen.”

Oraindik jarrera nahiko gogorrak ikusten ditu Olasagastik: “Irunen bi alarde daude, eta Hondarrabian bakarra; Konpainiak aldiz, bakarrik desfilatzen du”.

Zinemagileak uste duenez, ez da erraza izango jarrera horiek iraultzea, eta harago doa: “Gehien baldintzatzen duena, udalen jarrera da. Dokumentalean esaten dugu hori”.

Eta ahalegindu dira jokamolde horien zergatia azaltzen: “Jarrera horien sustraia gure baitan dago. Arazoa gizarte osoarena da. Euskal Herriko beste toki batzuetan ere emakumezkoei ez zaie festan parte hartzen utzi, berdintasun gabeziaren seinale da hori. Belaunaldi berriekin akaso balantza aldatzen joan daiteke, baina poliki-poliki”.

 

Alardearen seme-alabak [trailerra+]

Seriefiloa naiz.