Akerbeltz Gaelerazko Wikipediari buruz mintzo

Akerbeltz Gaelerazko Wikipediari buruz mintzo –

Akerbeltz Gaelerazko Wikipediari buruz mintzo

Victor Suarez - Akerbeltz Gaelerazko Wikipediari buruz mintzoVictor Suarez izan genuen solaskide aurreko batean Euskarazko Wikimediako webgunean, Asturierazko Wikipediakoa. Oraingoan, berriz, Eskoziako Gaelerazko Wikipediak jarri digu hizpidea, Akerbeltzen ahotik: Gaelerazko Wikipediako ekintzailea dugu elkarrizketako solaskidea, jo ta su aritu da bertan urte luzez, berbera jatorriz gaeleraduna ez izan arren; izatez, Alemaniatik Eskoziaratu zen, baina orain euskalduna ere bada, eta hortik izena. Akerbeltz katamaloaren atzean, baina, Michael Bauer dago.

Hainbat euskal gai sakon landu ditu Wikipedian, bereziki Ingelesezkoan. Hori ez ezik, hari zor diogu neurri handi batean Ingelesezko Wikipediak Euskal Herrirako Basque Country izena gorde izana, eta bada zerbait. Akerbeltzek, ordea, Gaelerazko Wikipediara nahi: gustuko aldapan nekerik ez. Txikia baita Gaelerezko Wikipedia, hizkuntza gutxituetako beste Wikipedien arteko bat. Irakurri elkarrizketaren berri luze eta zabalago hemen.

Akerbeltz: «Handitzea bakarrik ez da konponbidea: bermerik ez gaelera nahiko ona izango dutela»

Akerbeltz Gaelerazko Wikipediari buruz mintzo

Euskal Wikilarien Elkarteko kidea, itzultzailea