“Akabuko martxea”, Algortaraino doa artaldea

Akabuko Martxea, Algortaraino doa artaldea

ZUZEU babesten duen GEURIA MERKATUA Bilboko dendaren webgunetik jasotako sarrera hau, artzainak omentzen dituen dokumental baten estreinaldi mundiala iragartzera dator.

.

Transhumantziaren ohitura, Gipuzkoako Urbiako mendietatik Uribe Kostara beren artaldeak neguan ekartzen zituzten artzainen zeregina gogoratzen duen Akabuko Martxea” dokumentala estreinatuko da larunbatean, ekainak 11, 20:00etan, Algortako Biotz Alai plazan.

Fredi Paia eta Aitor Gisasola getxoarrak dira dokumentalaren zuzendariak eta gidoigileak, eta lanak erakusten ditu Mikel Etxezarreta artzainak, umeetakoa gogoratuz, pasa den urrian bere artaldearekin Urbiatik Getxora egindako ibilbidean hartutako irudiak, berarekin proiektuaren egileak joan baitziren. Algortako plazara urriaren 12an heldu ziren 250 ardirekin, Gipuzkoako Zegamatik lau egun lehenago irten ondoren. Berton zain zeuden herritarren harrera beroa jaso zuten eta Udalaren oparia ere.

Lana Getxoko, Zegamako eta Idiazabalgo udalen, Uribe Kostako Mankomunitatearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egin da.

Dokumentalaren proiekzioa ikustera hurbiltzen direnek “Dominica” dokumentala ere ikusteko aukera izango dute, artzaintzan emakumeek eduki duten papera ikustarazi eta aldarrikatu nahi duena.

“Akabuko Martxea” ordubeteko dokumentala da, eta “Dominica”, zortzi minutukoa. Estrenaldian Aitor Gisasola, zuzendarietako bat, izango da.  Sarrera librea izango da, tokien kopurua bete arte.

Akabuko martxea, Algortaraino doa artaldeaESTREINALDI MUNDIALA

“Akabuko Martxea” dokumentala + “Dominica”

Ekainak 11, larunbata.

Algortako Biotz Alai plazan (20.00etan).

 

Akabuko martxea, Algortaraino doa artaldea

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.