Aitor Amutiok “Led Zeppelin IV” (Kafe Aleak)

Aitor Amutiok “Led Zeppelin IV” (Kafe Aleak)

Aitor Amutiok "Led Zeppelin IV" (Kafe Aleak).

Led Zeppelin

“Led Zeppelin IV” (Atlantic 1971)

.

Garai bateko semeak… ala ez?

Led Zeppelin. 1971 urtea. Led Zeppelin IV diskoa. Hoberena. Jadanik, urte batzuk lehenago talde perfektua batzea lortu zuten, ez da talde berria: abeslari perfektua, gitarra-jotzaile perfektua, bateria-jole perfektua eta baxu- jole perfektua. Orain, dagoeneko, LORTU EGIN DUTE!! Musikari perfektuez gain, kanta sorta perfektua, soinu perfektua eta marketing kanpaina perfektua batzea lortu dute. Disko salmenta, noski, itzela, egindakoaren ondorioa: 21 milioi disko saltzea lortu zuten.

Aitor Amutiok "Led Zeppelin IV" (Kafe Aleak)Garai bateko semeak dira Led Zeppelin? Agian. Gogoratu dezagun zer-nolako testuinguru ideologiko eta sozio-ekonomikotan agertzen den disko hau: 1968. urtean izandako errebolten hotsa ia guztiz desagertu da, lehenengo munduko garapen ekonomikoaren eredua hobetu ezinezkoa dela ematen du (fordismoa, lehiakortasuna errebultsibo bezala, ekonomiaren hazkundea gora eta gora, ongizatearen gizartea, etab.), eta beraz, esan daiteke eredu horren isla direla.

Led Zeppelin:

Arrakasta = Irabazi ekonomikoak.
Kalitatea = Teknika.
Musika = Hoberena izateko lanabesa. Lehiakortasuna oinarri.

.

Horrela, Led Zeppelinek garai hartako baloreak ordezkatzen dituela esan daiteke. Ez da ez, noski, balore horien ordezkari bakarra, baina bai esan dezakegula sinbolo bezala hartu daitekeen taldea dela. Eta disko hau, sinboloetan sinboloa.

Dena dela, urte batzuk geroago eredu guztiak porrot egin zuen: 1973. urtean izandako petrolioaren krisia dela eta, etengabeko hazkundeak geldiune bat izan zuen, langabezi tasak gorantza egin zuen, ongizatearen gizartea ez zela hain ongizate konturatu ginen, fordismoaren eredua ere desagertuz joan zen beste eredu mota batzuk ordezkatu baitzuten, toyotismoa kasu…. eta, nahiz eta oraindik urte batzuk iraun, gainbehera hasi zen, baita Led Zeppelin bezalako taldeentzat ere. ORAIN PUNKAREN GARAIA DA! DO IT YOURSELF!

Ematen du beste era bateko eredua sortu dela! Orain bai, orain musikaren demokratizazioa dago! Orain edonork jo dezake! Orain ez dugu zertan musikari birtuosoak izan, edonor igo daiteke taula gainera eta nahi duena egin!

Horrela al da? Zirkulu batzuetan agian bai (Euskal Herrian ere badakigu zerbait honetaz…), baina orokorrean, nahiz eta beste musika eredu batzuk gailendu, ematen du sakonean dagoena ez dela horrenbeste aldatu. Gogora dezagun:

Arrakasta = Irabazi ekonomikoak.
Kalitatea = Teknika.
Musika = Hoberena izateko lanabesa. Lehiakortasuna oinarri.

Orain kalitatea ez da teknikarekin lotzen, baina bestela… horrenbeste aldatu dira gauzak? Estetikaz harantzago joatea lortu dugu?

Dagoeneko Led Zeppelin ez da existitzen. Fordismoa kasik ere ez. Halako disko-ekoizpen eredua ere ez dago modan. Baina… arrakasta etekin ekonomikoekin lotzeak, profesionaltasuna eredu ia bakar bezala ulertzeak, lehiakortasuna gure bizitzaren esparru guztietan egoteak, musikan barne… hor jarraitzen dute. Ala ez?

.

Aitor Amutio (Gernika, 1971) musikazalea

.

“Kafe aleak” liburuaz, Leire Lopez Ziluagak eta Ibon Rodriguez Garciak, argitalpenaren arduradunek

Aitor Amutiok / Aitor Amutiok / Aitor Amutiok
Aitor Amutio, diskoak, Kafe Aleak, Led Zeppelin, musika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude