Aintzinako Akitaniarren Txanpongintza

Aintzinako Akitaniarren Txanpongintza – 

Aintzinako Akitaniarren Txanpongintza

Denbora luzean izan dut gogoan Kristo aurreko txanpongintzari buruz blog sarrera pare bat idaztearen ideia, eta luzaroan atzeratu dut lanketa. Ziur aski, euskal txanpongintzari buruz idatzi daitekeen gairik konplexu eta zailenaren aurrean gaude. Gai honi buruz, eta txanpon hauek landu zituzten lurraldetako etniei eta biztanleei buruz, zalantzak gehiago dira ziurtasunak baino. Eta euskararen jatorri eta lehen isladak mintzagai honi gehitu ezkero, emaitzek konplexutasun handiko analisien beharrean murgiltzen gaituzte.

Analisien garapenerako adituen beharra dugu, arlo desberdinetan jarduten diren adituak, numismatikari, arkeologo, hizkuntzalari eta historialariak. Ni neu ez naiz aditua inongo hauetako arlotan, ni ingeniaria naiz eta ondorioz edo deformazioz, nahiko gerturaketa “akademizista” izan ohi dut gustoko… gai hauetan urte ugaritan lanean ibili direnena.

Hala ere, nahiko litekeena da sarrera honek edo eta denboragune berdineko ondorengoek, hanka sartzeren bat izatea edo etorkizunean hobekuntza beharrean izatea; badakizue, blog honen leloak dihoen bezala “ondo esanak gogoan hartu eta gaizki esanak barkatu”.

Irakurtzen jarraitu…

Aintzinako Akitaniarren Txanpongintza

Aintzinako Akitaniarren Txanpongintza

Euskal Txanpongintzaren Historia

3 pentsamendu “Aintzinako Akitaniarren Txanpongintza”-ri buruz

  • josu naberan 2022-01-25 23:27

    Sines interesgarria!

    Nik Hegoaldeko CECA iberikoak ezagutzen ditut, eta euskeratik interpretatzen dira moneta.CECA horiek emititu zituzten toponimoak.

    Dordoina-Bordele arteko lurraldeetako toponimia ere dezifratu diat, hor aipatzen dituzun toponimo mordoxka bat barne, baina beheragokoak (egungo euskal lurraldeetakoak interpretatzera az nauk sartu)

    Aipatzen dituan Toponimo horiek guztiak euskeratik interpretatzen dira.

    Plazera izanen da laguntzea. Heu hasten bahaiz galdetzen, niretzat erosoago.

    • Eskeintza aintzakotzat hartuko dut, mila esker!! Bidaliko dizut mezua mementu bat dudanean.
      Mezu horretan, “Iberiar” txanponetxeetako textuirudien esanahiari buruz zure iritzia jakin nahiko nuke; batez ere toponimoak bezala sahilkatu ohi ez diren BENKOTA, BON, ON eta ETA ON textu lagungarrien inguruan.
      Eskerrak!

  • josu naberan 2022-01-27 19:19

    Txanpoetxe iberikoen kasuan, esango nuke ia denek adierazten dutela moneta horiek emititu zireneko LEKU-IZENAK.

    eta hire mapetan ageri diren eskualdeen izenak dira txanpon horietan egertuko direnak, seguraski. Has gaitezen zenbait adibiderekin. Lehenbizi hik eskatzen dituanak:

    BENKOTA argi eta garbi dok leku-izena:
    BENKOTA: *behe-en-goro-azua–>ben-go-ta–>BENKOTA
    “gailur azpiko (BEHE-en-GORO) bailara (AZUA)”

    eta ildo berekoak dituk:

    BENECHARNUM: *bene-ara-ne (“gaur egungo Akize”)

    BENEHARNNUM: *bene-arane-une–>BEARNE

    BON: *boro-on “Boro-une” = Montorra (montorrari BORO deitzen zioten-eta)Hortik BORO/MORO toponimo sarriak.

    BON ATE: *boro-on-en-ate “montorguneko (BORO-ON-en) sarrera (ATE)”

    Jarraituko diagu. Batik bat nire Metodologiari buruzko zalantzarik baduk, adieraziko diat zehatz-mehatz ene metodologia.
    Nahi duan arte.