Arte[faktua] 7: Aingeru Epaltza, “Mendi-joak”, Mikel Taberna, “39 idazle nafar” eta “Aulki-jokoa”

Arte[faktua] 7: Aingeru Epaltza, “Mendi-joak”, Mikel Taberna –

Aingeru Epaltza, idazle, itzultzaile eta kazetari iruindarra da aste honetako Arte[faktua] saioko elkarrizketatu nagusia.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusian elkartu gara bere azken lana den “Mendi-joak” ipuin liburuaz eta beste hainbat gaiz hitz egiteko. Bere gonbidatua Mikel Taberna, idazle eta itzultzaile beratarra da.

Epaltzaren “Mendi-joak” liburua hamar istorioz osatua dago. Guztiak mendian kokatzen dira. Baina mendia aitzakia besterik ez da idazleak giza izaerari eta harremanei buruz jarduteko. Bizkarrean motxila eramatea, bizitzaren beraren metafora dela dio.

Aingeru Epaltzak 58 urte ditu. 30 urterekin jaso zuen Rikardo Arregi Saria Baloraziozko Kazetaritza atalean. “Tigre ehizan” eleberri laburrarekin Euskadi Literatura saria eskuratu zuen 1997an eta bi urte geroago, Joseba Jaka bekari esker, “Rock’n’roll” izeneko lana plazaratu zuen. Urte horietan Nafarroako Gobernuaren Kontseiluko ordezkaria izan zen. Egun itzultzaile lanetan dabil.

Programan Harkatiz Cano, Uxue Alberdi eta Yoseba Peña idazleen literatur gustuen berri jakingo dugu eta Ines Castiella irakurlearen zein liburu-denden gomendioak jasoko ditugu.

Booktouberraren atalean Idoia Aginagaldek bere booktoubea erakutsiko du. Nobedadeek eta Pitxiek osatuko saioa.

Hau guztia,  larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Ikusi aurrerapen bat hemen:

Arte[faktua] 7: Aingeru Epaltza, "Mendi-joak", Mikel Taberna, "39 idazle nafar" eta "Aulki-jokoa"

Ikusi saioa osorik hemen

Arte[faktua] 7: Aingeru Epaltza, “Mendi-joak”, Mikel Taberna, “39 idazle nafar” eta “Aulki-jokoa” Arte FAKTUA

Arte[faktua] literatur saioa ETBn