Aiaraldea, euskal kulturaren plaza

Aiaraldea, euskal kulturaren plaza

Atzo abiatu zen Jalgi, euskal kulturaren plaza izan gura duen egitasmoa, eta lehen aldirako kokaleku Araialdea aukeratu duena.

Ekimena gauzatzeko indarrak metatu dituzte kulturgintzako eragile grinatsu batzuk; Ahotseneak, EHko Antzerkizale Elkarteak, Euskaldunon Topaguneak eta Bertsozale elkarteak, Aiaraldea Komunikazio Leihoarekin batera elkarlanean.

.

“Egungo egoera eta etorkizunekoa erakutsi, hausnartu, eztabaidatu eta bermatzeko sortutako egitasmo kolektiboa da JALGI; kultur adierazpide guztietako sortzaileen lanak hartuko ditu aintzat.

Urtero Euskal Herriko eskualde batean burutuko dugu Euskal Herriko kultur eragileak eta tokian tokikoak auzolanean paratuko ditugu.

Adin guztietako euskal herritarrentzako egitasmoa da JALGI, gogoeta eta ikuskizuna, hausnarketa eta ospakizuna besarkaraziko dituena.

Gertutasuna bilatuko dugu, eta horretarako, ohikoez gain, ez-ohiko espazioak, momentuak eta formatuak erabiliko ditugu, ez-ohiko hartzaile eta parte hartzaileengana ere iristeko”.

.Aiaraldea, euskal kulturaren plaza

Aspaldi da euskal kulturgintzak bizi duen estualdiaz kezkatuta, ahulguneak identifikatu eta egoera nola irauli hausnartzen dabiltzala aipatutako eragileak, eta behar beste indar badagoela iritzita gauzatu dute Jalgi, Bizkaia eta Arabako bederatzi herritan burutuko dena aste osoan zehar.

“Euskal kultur sorkuntzaren transmizioaz eta komunikazioaz” hausnartuko du bereziki Jalgik, maiatzaren 26 eta 27an Amurrion izango diren jardunaldietan kasu, gaur bukatzen da izena emateko epea-.

.

“XXI. mendean gure kulturari buruzko gogoeta guneetan hiru gabezia nagusi ditugula ondorioztatu dugu:

– Plaza falta

– Ikusgarri izateko beharra

– Transmisiorik eza

Hiru gabezia horiei konponbidea auzolanean xerkatzea dugu xede.

Helburua lortzeko auzolan iraunkorra burutu beharko dugu, bai Euskal Herriari dagokionez, bai JALGI antolatuko duten lekuan lekuko eragileen artean.

JALGIn burutuko ditugun gogoeta eta iritzitrukeetatik eratorritako proposamen zein ondorioak modu iraunkorrean landuko ditugu harik eta euskal kulturak dituen gabezia nagusiak konpontzen ditugun arte”.

.

Larunbatean, maiatzak 28, Jalgi Eguna ospatuko da Laudion

aiaraldea, euskalgintza, Jalgi, Kultura, plaza, sortzaileak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude