Ahotsenean eta Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik dago

Durangoko-AzokaDurangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak irailaren 1etik izena emateko epea zabalik du. Ahotseneak, gaur, irailak 19, zabaldu du sortzaileen gunean izena emateko epea.

Ahotseneak, Azokako sortzaileen guneak, hirugarren urtez bere ateak zabalduko ditu. Parte hartu nahi duten guztiek Ahotsenearen blogean sartu eta horretarako prestatu den fitxa bete beharko dute. Gogoratu bi baldintza nagusi bete behar direla; euskarazkoa izatea eta 2011. urtean plazaratutakoa izatea.

Lekuaren erreserbak eskariaren zerrendaren arabera banatuko dira.

Aurten ere, aurkezpen, solasaldi, mahai-inguru, bideo-emanaldi, irakurtaldi eta kantaldiak eskeiniko dira. Bakoitzak gehienez 30 minutuko tartea izango du eta soilik 2011ean plazaratutako euskarazko liburu eta diskak aurkeztuko dituzte bertan.

Ahotsenea euskarazko sortzaileen gunea da eta egitasmo honekin bat egiten duten euskarazko idazle eta musikari guztiei bertan egon daitezen deia luzatzen diegu Gerediaga Elkartetik.

 

Informazio gehiago:

www.ahotsenea.net

www.durangokoazoka.com

Durangoko Azoka

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude