Agur abuztuari asteko estreinaldiekin

Agur abuztuari asteko estreinaldiekin –

Agur abuztuari asteko estreinaldiekin

Non

Frantziako hiri txiki bat, 2016ko lan-erreformaren garaian. Radial enpresak bere ateak itxiko ditu greba latz baten ondoren. Jeanse, Juliette, Bruno, Christine eta Pierre kanporatze prima iraingarria irensteko elkartuko dira. Etxerako bidean, Brunok bortizki uko egingo dio jendarme kontrol bati.

Film korala dugu, langile talde baten kexa kutsakor eta sumindua kontatuko duena. Kuadrilla bat eromenean murgilduta, gelditzen zaion gizatasun apurra mantentzeko. Iazko Zinemaldian aurkeztu zuten, eta euskal gidoi onenaren saria eskuratu zuen. Eñaut Castagnet eta Ximun Fuch dira pelikularen sukaldariak.

The Seagull

Izen bereko antzerki obraren adaptazioa dugu hau, besteak beste Annette Bening eta Saoirse Ronan aktoreek gorpuztutako pertsonaiekin. Errusia, XIX. mende amaiera. Irina Arkadina aktore beterano ezagunak laku bateko etxolan igaroko ditu udako oporrak, bere maitale den Boris Trigorin idazlearekin. Horiekin batera, beste zenbait pertsonaia izango dira ere: Irinaren semea, idazle izatearekin amesten duen gaztea; Nina Zarechnaya aktore gazte inuzentea… Pertsona desegokiarekin maitemintzea zer den ezagutuko dute guztiek.

La novia del desierto

Teresaren istorioa kontatuko digu filmak, 54 urte dituen etxeko langilea. Urteetan zehar etxeko lanak aurrera eramatearen errutinan bilatu du babesa, baina orain, familiak etxea salgai jarri duenenean, balantzan ikusiko du bere egonkortasuna. Hainbat jaialdi bisitatu eta nazioarteko zenbait sari zein onespena lortu ostean iritsiko da filma gure pantailetara. Barrura begirako bidaia intimo bat.

En las estrellas

Bere ezbehar propioek irentsitako zinema zuzendaria da Victor: alkoholikoa, langabea eta izugarri deprimitua bizi da bere emaztea zenaren heriotzatik. Haatik, onena da oraindik gauza batean: bederatzi urteko Ingmar semeari fantasiazko istorioak kontatzean. Inork  ez daki, ordea, semeari kontatzen dizkion horiek bere zuzendu nahiko lituzken gidoiak direla, errekurtsorik izango balu, eraiki nahiko lituzken istorioak.

Kings

1992a, South Central  barruti gatazkatsuan. Istiluak ugariak eta bortitzak dira auzoan.  Bertako Rodney King gaztea jipoitu ostean, absoluzioa eman diete bi polizia zuriri. Ama baten begietatik kontatutako istorioa dugu. Besteak beste, Daniel Craig eta Halle Berry aktore ezagunen kalitatezko lanaz gozatuko dugu.

Mom and Dad

Zoramen masibo forma duen izurrite misteriotsu batek haien seme alabak modu bortitzean erasotzera eraman ditu guraso batzuk. Carly eta Joshua ondorengoek ahala nola biziraun beharko diote ezusteko mehatxuari. Nicolas Cage eta Selma Blair aktoreak dira komedia, beldurra eta thrillerra nahasten dituen istorio hau gidatuko duten aktoreak. Gidoiak azaltzen digu zentzugabekeria bideratu nahian-edo.

Yucatán

Iruzurraren profesionalak dira Lucas eta Clayderman protagonistak, eta luxuzko barku-bidaietan turistak engainatzean dute ogibidea. Urteak eman dituzte elkarrekin lanean, baina emakume batekiko maitasun borrokak banandu zituenetik, modu independentean aritu dira jardunean.  Lucas Mediterraneoan arituko zela zehaztu zuten, eta Clayderman, berriz, Atlantikoan.  Uste baino ibilbideagoa den bidai batek, ordea, bide berdinean jarriko ditu berriro bi protagonistak.

Agur abuztuari asteko estreinaldiekin

Euskal pantailaren gunea