Agertu da Artola

Agertu da Artola –

Agertu da ArtolaUstekabean. Gutxien espero nuen momentu eta moduan.  “Artola itzuli da -zabaldu zen barrioan“.

Doi urte baten buruan, uztailean 2017ko lehen EGAN aldizkaria jaso eta gutxira.

Juan Luis Zabala-k osatutako 2016ko literatur uzta zekarren. Uste nuen baino liburu gutxiago nituen irakurriak -bederatzi-. Eta aurtengoak ere uste baino gutxiago, naski. Izan ere, aurtengoak zirela uste nuen bat edo beste iazkoak ziren, benetan.

Gutxienez, 14 liburuko kupoa ia betea nuen 2015ko uztan, eta gainditua 2014koan. “Gure kaleartean ez zen Artolarik agertu, ordea”.

Bitartean, xerka  ari nintzen, Oier Guillan-en Mr. Señora (2016) antzezlan bildumako A eta B pertsonaiak Danele Sarriugarte-ren Erraiak (2014) eta Alaine Agirre-ren Odol mamituak (2014) eleberrietako A eta B pertsonaia berak izan ote litezkeen –Bi aldiz erditu ziren nitaz, ama (2017) eleberriko A ere agian bai, baina B ezin daiteke-.

Orduan txiripaz topatu nuen, liburutegian, Xabier Mendiguren-en Alsina (2016) eleberrian ere agertzen direla A eta B.

“Baina Artola itzulia zela entzuten genuen aldiro”.

Alsina ez zegoen nire irakurgai zerrendako lehen postuetan -2017koa zela uste nuen, gainera-.  Baina liburutegiko orri-pasa hartan Mendigurenen aurreko liburuari jo nion begiz, azal-hegalean:  Arantzak barrurantz ipuin bilduma. Hura ere erreserban.

Halere, hantxe zegoen, esku har.

“Non nago? Zer da hau?”

Alsina-ren txanda aurreratu zenez, kalkulatu nuen ipuin batzuk tarteka nitzakeela irakurketan. Horrela 2015eko kupoa betez, bidenabar -gero konturatu nintzen Arantzak barrurantz 2014koa dela, benetan-.

“Ez dezagun igarkizunetara jolastu ordea”.

Liburutegian bertan orriztatzen hasi eta hitz batek jo zidan begia. Izen batek: Artola.

“-Ostras. Hori al da…?”

“Huraxe zen, bai”. Orratzak  hirugarren ipuineko protagonistetako bat: “…itzal antzeko bat, bizkarra oker, burua beherantz eta oinak arrastaka zeramatzana”.

Bahiketatik ez zen onik atera, itxuraz, baina bizirik bai. Mamu bizi bat bihurtua, baina ihes egin zion heriotzari, nolabait. “Sentsazio horixe sorrarazten zuen Artolaren itxura parte txarrekoak, baita hari buruz kontatzen ziren istorioek ere”.

Artola kazetaria, euskal literaturako idazle mitikoa izatekoa.  Ez zioten zintzurra egin, ez osorik, behintzat. Huts egin ote zuen  Aitor Jungle King markako aiztoak? Ez zegoen uste zuen bezain zorrotza?

“-Ostia!”

Hondamendia izena du Xabier Montoia-ren azken ipuin bildumak (2015). Baita bildumako azken ipuinak ere, Hondamendia. Han ikusi zuten bizirik eta osorik, azken aldiz, Aitor Artola. Bere bi bahiketa kide eta zaindariarekin azken txirri bat pipatzeko prest, heriotzaren zain.

“Urkolak, aldiz, jarraian nahi izan dio zaindariari pasatu, sekula ez baita drogekin ongi moldatu”.

Nork erabaki ote zuen Artola akabatzea?

Montoiak berak? Arantzak Barrurantz irakurrita, behingoz –Hondamendia zuzenduta zegoela, jada, agian-. “Artola, buelta bat emango?”

Mendigurenek proposatu ote zion? Editore edo luma-kide lanetan? Doi minduta -Montoia ezagututa edota ohituta ere- Arantzak barrurantz irakurri ez zuelako.  “Galdetu Artolari”.

Edo liburuko esker onetan agertzen diren Juan Mari Mendizabal edota Iban Zaldua izan ziren? Mendigurenek ere eskertuta, haiek bai irakurri zutelako.

“Zuen zuzenketa eta iradokizunik gabe, bai hondamendia!”

“Artolak berak? Beste norbaitek, harekin elkar hartuta?”

“Baina ez ote litzateke dena inpostura hutsa, azken batean?”

“…edo bahitzailearekin jolastu nahi izatea, katu eta saguetara. Artolarekin jolas gutxi, ordea. -Niri ziria sartuko didalakoan?”

“A: Noiz izorratu zen hau dena?”

Agertu da Artola Agertu da Artola Agertu da Artola Agertu da Artola
Alsina, Arantzak barrurantz, artola, euskal literatura, hondamendia, juan luis zabala, Xabier Mendiguren, xabier montoia

Zer duzu buruan “Agertu da Artola”-ri buruz

  • “Odola eta esperma” ipuinean Mendigurenek idatzi zuen, ordea: “…pertsona bat ez baita guztiz A edo guztiz B, bien arteko nahasketa baizik, proportzio diferenteetan gainera unearen arabera, eta guk, berriz, A eta B, biak nahi ditugu…”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude