Estreinaldiak: abuztuak 28

Estreinaldiak: abuztuak 28 –

Estreinaldiak: abuztuak 28

Estreinaldiak: abuztuak 28

.

Tenet

Nazioarteko espioitzan aditua den gizon batek nahiago du hil bere kideak entregatu baino. Proba zail hau gainditzea lortu ondoren, gizon honek misio garrantzitsu bat bete beharko du: Hirugarren Mundu Gerra baino arriskutsuagoa litekeen egoera saihestea. Gakoa hitz bakarra izango da: “Tenet”.

Akziozko eta misteriozko thriller hau Christopher Nolanek idatzi eta zuzendu du, Inception (2010), Dunkerque (2017) Interstellar (2014) filmen egileak.

.

The New Mutants

Beren trebetasunak aurkitu berri dituzten bost gazte mutante beren borondatearen aurkako instalazio sekretu batean sartuko dituzte. Hala, iraganari aurre egiteko zein beren burua salbatzeko borrokatuko dute.

Josh Boone zinegile estatubatuarrak zuzendutako filma da, zientzia fikzioa eta beldurra nahasten dituena.

.

Dj Snake. The Concert in Cinema

Dj Snakek 2020ko otsailean Parisko La Défense Arenan eman zuen kontzertuaren inguruko filma da. Artista eta ekoizle frantziarra esparru itxi batean 40.000 pertsona baino gehiagoren aurrean aritu zen lehen DJ-a bihurtu zen. 20 kamera baino gehiagorekin filmatuta, mundu osoko zinemetan izango da lana ikusgai.

.

The Bridge Curse (Netflix)

Ikasle talde bat hiriko elezahar bat egiazkoa ote den egiaztatzen ausartuko da. Elezaharrak dio ustez emakume batek bere buruaz beste egin ostean, madarikatua den zubi bat zeharkatzen duenak gaitzak jazarria izango dela gauerdian.

Lester Shih zinegileak zuzendutako thriller taiwandarra da.

.

Maquis (Filmin)

Makiei egindako omenaldia, Gerra Zibilaren ondorengo urteetan mendietan egindako matxinadetan girotutako emakumeak izango dira protagonista. Mendian gerrillak jarraitzen zuten bitartean, emakumeek errepresioa jaso zuten. Etxe bakoitzean inork hitz egin nahi ez duen gatazka bat egongo da; batzuek ahaztea nahiago dute, eta beste batzuek, borrokatzen jarraitzea.

.

Una vez más (Filmin)

Abrilek eta Danielek ez dute elkar ikusi emakumea Londresera lan bila joan eta harreman sentimentala eten zutenetik. Bost urte geroago, eta ordutik kontakturik izan gabe, Abril Sevillara itzuliko da bere amonaren hiletara, eta berriro elkartuko dira. Elkarrekin hirian murgilduko dira paseoan, iragana gogoratuz.

Euskal pantailaren gunea