Estreinaldiak: Abuztuak 16

Estreinaldiak: Abuztuak 16 –

Estreinaldiak: Abuztuak 16Estreinaldiak: Abuztuak 16.

The Goonies

Aurre milenialok, bueltan dira gonnietarrak! 1985eko Richard Donner estatubatuarrak zuzendutako eta Steven Spielberg zuzendariak idatzitako abenturazko komedia filma berreskuratuko dute Hego Euskal Herriko zinema areto nagusiek, estreinaldi urtetik 34 urte igaro direnean.

1985ko uda, AEBko  Oregon estatuan. Mikey Walsh (Sean Astin) kostaldeko Astoria udalerrian bizi den gaztetxo bat da. Bere aita (Keith Walker), arazo ekonomikoak direla eta, larri xamar dabil, inbertsiogile diruzale batzuk Walsh familia bizi den auzoa suntsitu eta bertan golf zelai bat eraiki nahi dutelako. Goon Docks  (“Goon Kaiak”) da auzoaren izena, eta hortik datorkio filmari izenburua.

Arratsalde enbatatsu batean, etxezuloan elkartuko dira Mikey eta lagunak. Erabat asperturik, ganbarara igo eta antzinako hainbat gailu zahar eta bitxi topatuko dituzte. Horien artean, Willy begibakarra” delako itsas-gizon baten altxorraren mapa topatuko dute, duela mende batzuk bere eskifaiarekin batera desagertu zen pirata.

Lagun koadrila euren familien estualdi ekonomikoa konpondu dezakeen altxorraren bila abiatuko da orduan, hau lortuko ez balukete Goonietarren taldea betirako desegingo dutelaren promesan.

.

Once Upon a Time in… Hollywood

Egun mundu mailako zinemaren motorea den Hollywoodek eraldaketa handia jasan zuen 60ko hamarkadan. Eredu eta mito zaharrak atzean gelditzen hasi ziren, eta sektoreko profesionalek beren buruak berrasmatu behar izan zituzten.

Rick Dalton (Leonardo DiCaprio) protagonista da horietako bat, eremu erosotik aldendu eta bizimodu berri batekin arriskatu nahi duen telebistako izarra.

Cannesko Sail Ofizialean aurkeztu zuen filma Quentin Tarantinok, eta azken proposamenetan egin bezala, aktore talde ezaguna bildu du azken lan honetarako ere: Leonardo DiCaprio, Brad Pitt,  Margot RobbieAl Pacino

.

47 Meters Down: Uncaged

2017an estreinatutako 47 Meters Down filmaren ondorengo bezala aurkeztu du proiektua Johannes Roberts zuzendariak. Oraingoan, Mexikotik Brasilgo Recife kostaldera jarraituko du marrazoen jardun letala, neska gazte baten abentura erakutsiz. Ohiko bide turistikotik aldentzeko asmoz, urpeko aurri batzuetan murgilduko dira, topatuko dutena aintzinako itsasontzi bat baino askoz arriskutsuagoa izan daitekelaz ohartu gabe.

.

Les Estivants

Udako atseden egunak gozatu asmoz helduko dira Anna protagonista eta bere alaba Kosta Urdineko paraje isolatu batean kokaturiko etxe eder batera. Bere lagun, senitarteko eta alabaz inguratuta, igaro berri duen haustura sentimendaletik osatzeko txoko goxoa bilatuko du protagonistak, bere hurrengo filma idatziko duen bitartean.

.

La virgen de agosto

Hogeita hamairu urteko emakumea da Eva protagonista, abuztua madrilen ematearen erabakia autofede bilakatuko duena. Ingurukoak ulertu eta sentitzeko ikuspegi berri baten bila dabil, eta hiritarrek bizilekua uzten duten garaia ezin aproposagoa iruditzen zaio horretarako. Egun sargoritsu horietan bizitakoa irakasgai, denbora ezagutuko du, oraindik heltzeko gelditzen zaion aukera bat.

Estreinaldiak: Abuztuak 16 Estreinaldiak: Abuztuak 16

Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude