Estreinaldiak: Abuztuak 14

Estreinaldiak: Abuztuak 14 –

Estreinaldiak: Abuztuak 14

Estreinaldiak: Abuztuak 14

.

Inception

Christopher Nolan zinegileak zuzendutako eta Leonardo Dicaprio protagonista duen film ezaguna hamar urte beranduago berreskuratuko du pantaila handiak. 2010. urtean lau Oscar irabazitako pelikulak Don Cobben (DiCaprio) istorioa kontatzen du: besteen ametsen jabe egiteari esker, espioitzan oso preziatua bilakatuko da, eta dohain hori izateagatik bizimodu normal bat edukitzeari uko egin beharko dio. Beti ihesean ibili beharko du, ez badu egiten duenaren aurkakoa egiten, hau da, pertsona horien kontzientziatik ideiak lapurtu beharrean, beste batzuk ezarri. Asmo hori laster alde batera utzi beharko du, norbait bere atzetik dabilela konturatuko baita.

.

The Secret Garden

Indian jaio, baina guraso britaniarrak dituen 10 urteko haurra da Mary Lennox (Dixie Egerickx) protagonista. Gurasoen ezusteko heriotza eman ostean, Ingalaterrara bidaiatuko du, Archival Craven (Colin Firth) osabaren zaintzapera. Yorkshire konderrian galdutako paraje horretan, urteetan ezkutuan izan diren sekretu mordoa deskubrituko du.

.

Little Monsters

Arrakasta handiegirik gabeko musikari bat, Dave, Miss Caroline (Lupita Nyong’o) haur hezkuntzako irakasle bati eta haurren idoloa den Teddy McGiggleri (Josh Gad) batuko zaie, ikasle txikiak hazten doan mehatxu batetik urruntzeko: hildako bizidunak.

 .

Je voudrais que quelqu’un m’attende quelque part

Uda amaiera da landazabal frantsesean kokaturiko familia-etxe batean. Bere 70. Urtebetetzea ospatzear da Aurora protagonista, efemeriderako propio etxeratu diren lau seme-alabekin: Jean Pier zaharrena, aitaren heriotzatik familia-buru gisa aritu dena; Juliette, 40 urterekin, lehen haurraren esperoan dagoen eta idazle izateko nahiari uko egin nahi ez dion emakume ameslaria; Margaux, etxeko artista erradikala; eta Mathieu gazteena, 30 urterekin bizitzan bere tokia bilatu nahian ari dena.

Nekrotronic

Urteetan zehar Nikromante izenarekin ezagutu izan diren deabruen ehiztari onena izan da Finnegan (Monica Bellucci). Ausardia eta abilezia handiz, lehena izan zen sareak gordetzen dituen izpiritu maltzurrak deskubritzen eta, haiek borrokatu asmoz, bere arima bertara barneratzen. Gaizkiak erakarrita, ordea, alde ilunera jo zuen.

Urte batzuen buruan, iraganeko mehatxuaren itzuleraz jabetuko da hiri bateko estolda-zerbitzuko langilea den Howard North (Ben O’Toole).

 .

Matthias et Maxime (FILMIN)

Haurtzaroko bi lagunek elkarri musu eman beharko diote unibertsitaterako film labur bateko filmaketak hala eskatuta. Musua eman ondoren, biek ala biek beraien benetako sexu-lehentasunak zeitzuk diren hausnartzen hasiko dira.

Matthias & Maxime Xavier Dolan bere dimentsio pertsonal eta autobiografikora itzultzen duen filma da, zuzendariaren lehen ekoizpenak gogora ekartzen dituena. Haurtzaroko bi lagunen arteko desira sexual zapalduaren kontakizun zintzoa, zentzuzkoa eta azpimarragarria, eta era berean, helduaroan beren bizitzari norabidea emateko modurik aurkitzen ez dutenen belaunaldi-erretratuan oinarritzen da.

 .

Doctor Sleep (MOVISTAR +)

Zinemaren historian kultuzko izenburua bilakatu den ‘The Shining’ (1980) maisulanaren jarraipena. Lehen filmean jazotako gertakari traumatikoetatik urte batzuk igaro direnean, Danny Torrance (Ewan McGregor) semearen jarraipena egingo du filmak.

Iraganaren zamak sumina eta alkoholismoa sufritzera eraman du protagonista, baina bere gaitasun psikokoei eutsi beharko die Abra Stone haurra urte batzuk atzera jazotakoarekin estuki lotutako arriskutik  berri batetik salbatzeko.

Estreinaldiak: Abuztuak 14

Euskal pantailaren gunea