Abian da Norteko Ferrokarrilla

Abian da Norteko Ferrokarrilla –

Larunbat honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia:ostiral gauetan, 22:00etan, eta larunbat arratsaldetan, 15:00etan.

Abian da Norteko Ferrokarrilla

Zientzia- eta teknologia-munduan gertatzen dena azaltzeko, kolaboratzaileen laguntza izango du Roak. Adibidez, abiatzeko, Amaia Zurutuza Elorza Grapheneako zuzendari zientifikoaren bisita jasoko du, Graphene Weeki buruz hitz egiteko. Hain zuzen, astean zehar grafenoaren alorreko mundu mailako 600 ikertzaile baino gehiago bildu dira Kursaalean; zertaz aritu diren laburtuko du Zurutuzak.

Horrez gain, Ponpeiara eta unibertsoaren behategietara ere bidaiatuko du Norteko Ferrokarrillak, bi horiek baitira Elhuyar aldizkariaren azken zenbakiaren geltoki nagusiak.

Zientzia-kontu gehiago Elhuyarren eskutik, astero-astero, Euskadi Irratian, ostiraletan 22:00etan, eta larunbatetan 15:00etan. Eta, noiznahi, Norteko Ferrokarrillaren webgunean: norteko.elhuyar.eus.

Abian da Norteko Ferrokarrilla

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.