Estreinaldiak: Abenduak 13

Estreinaldiak: Abenduak 13 –

Estreinaldiak: Abenduak 13

Estreinaldiak: Abenduak 13

.

Jumanji: The Next Level

Abenturari helduko diote beste behin jokalariek, elkarren arteko irudi trukaketa baten berezitasunarekin: heroi berdinak, baina itxura berriarekin. Baina, non dira gainerako partaideak? Jokatzea besterik ez dute izango, benetan gertatzen ari denaz jabetu ahal izateko.

 .

Black Christmas
1974. urtean estreinatutako izen bereko filmaren remake gaurkotua. Gabonetako oporraldiak elkarrekin igarotzearen aitzakipean elkartutako Ikasle talde batek ezezagun bat izango du atzetik jarraika.

.

Proxima

Sarah Kolonian kokaturiko Europako Espazio Agentzian entrenatzen ari den frantses astronauta bat da. Programa zorrotz horretako emakume bakarra da. Stellarekin bakarrik bizi da, zazpi urteko bere alabarekin. Sarah errudun sentitzen da alabarekin denbora gehiago eman ezin duelako. Haren maitasuna egundokoa da, aztoragarria. Sarah aukeratzen dutenean “Proxima” izeneko urtebeteko espazio-misio bateko tripulazioan parte hartzeko, kaosa sortuko da amaren eta alabaren arteko harremanean.

.

Les Bonnes intentions

Kausa benefikoei emandako emakumea da Isabelle protagonista. Gizarte ekintza batetik bestera ematen ditu egunak, bere laguntza eskainiz, eta harro bizi da jardute horrek jendearen aurrean eman dion ospe eta irudi onarekin.

Egun batean, karismadun ongi-egile berri bat helduko da bere lantokira, eta Isabellek arriskuan ikusiko du bere posizioa. Bere irudi onari eusteko helburuarekin, errefuxiatuentzako eskola bat irekitzeko erabakia hartuko du.

.

Moira

Jaiotzez argentinarra da German protagonista, baina 30 urte dira Espainian bizi dela, Rosa emaztea eta Lucía alabarekin batera. Bere urtebetetzea iristearekin batera ustekabeko telefono dei bat jasoko du, bere iragan sufritua berriro ere lehen lerrora ekarriko duena.

Egungo familia arazoak konpondu bitartean, exiliatutako gizonak bere herrialdea atzean utzi behar izatera bultzatutako arrazoi eta bizipenak gainditu beharko ditu ere.

.

Western Stars

Bruce Springsteen maisuaren izen bereko azken diskan oinarritutako Dokumentala. Bakarrik, lagun artean edo gertuko norbaitekin bizi nahiko duzuen kontzertu paregabe baten irudiak, doinuz sortutako olerki baten testigantza, musika onena zuzenean eskainitakoa denaren adibiderik argiena.

Estreinaldiak: Abenduak 13

Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude