Abdelkader pastorala, izurrite guztien gainetik

Abdelkader pastorala – 2019an, Pagola herriak jokatu zuen Frantxoa Casetek idatziriko Domingo Garat pastoral eder eta gogoangarria. Ainitz ikasi eta gozatu genuen uztailaren 28an edo agorrilaren 4an Pagola herrira hurbildu ginenok. Bi emanaldietan harmailak jendez mukuru izan ziren, eta 2020ko pastoralari begira itzuli ginen denok gure etxeetara. Jakin bagenekien Jean Louis Davantek idatzia zela eta … Irakurtzen jarraitu Abdelkader pastorala, izurrite guztien gainetik