Arte[faktua] 8: Asisko Urmeneta, “Eusklabo alaiak”, Piarres Erdozaintzi, “Pekineko kea” eta “Damutzen ez direnak”

Arte[faktua] 8: Asisko Urmeneta –

Aste honetako saioko elkarrizketa nagusia Asisko Urmeneta komikigile nafarra da, eta bere gonbidatu partikularra Piarres Erdozaintzi eskulturagilea.

Arte[faktua]bi artistekin elkartu da Nafarroa Behereko Donaixti-Ibarre herrian, eskulturagilearen herrian, komigiliearen Hozta herritik gertu.

Asiskorekin elkartzeko aitzakia, “Eusklabu alaiak” bere azken komikia izan da. Robinson Crusoeren adaptazio bat egin du Urmenetak eta irla hartako protagonistak Bidasoaren mugan dagoen “Intzura Haundia” edo “Faisaien uharte”ra ekarriz, paralelismo bat egin du hango protagonistek eta Euskal Herrikoek bizi dutenaren artean. Guztia umorez atonduta, hori baita mundua ikusteko duen manera.

Asisko Urmenetak bere hastapenez eta ibilbide profesionalaz ere hitz egingo du saioan: Gartxot, Mantxut, Napartheik, eta H28 izango ditu besteak beste hizpide. Komikigintzaren etorkizunaz baikor azaldu da artista.

Maite Mindegia irakurle larrabetzuarrak bere gomendioa egingo du, liburu dendek eta Ane Zulaika booktouberrak egingo duten legez.

Galdetegiaren atalean, Arantxa Iturbek, Bertol Arrietak eta Uxue Alberdik euren liburu kuttunen aipamena egingo dute. Eta saioa borobiltzeko, ez dira faltako asteroko pitxiak eta nobedadeak.

Hau guztia,  larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Ikusi Asiskorekin izandako solasaldiaren aurrerapen bat hemen:

Arte[faktua] 8: Asisko Urmeneta, "Eusklabo alaiak", Piarres Erdozaintzi, "Pekineko kea" eta "Damutzen ez direnak"

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen

 

 

Artefaktua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude